Nola egiten dugun

    Nola egiten dugun

    Zerbitzu publikoaren konpromisoa eta gizartearentzat balioa sortzea

    Uste osoa dugu gure inplikazioan, etengabeko hobekuntzan eta gardentasunean, herritarrek etxebizitza duina eta kalitatezkoa izateko duten eskubidea ahalbidetzeko.

    Nuestros Valores

    Gure balioak

    Pertsonak

    • Pertsonak erreferente estrategiko gisa
    • Alokairuaren kultura eta euskal gizartearen bizimodu berriak
    • Aniztasuna eta tolerantzia
    • Kohesio soziala
    • Pobrezia energetikoaren aurka borrokatzea
    • Behar adinako finantzaketa
    • Fiskalitate progresiboa
    • Ingurumenarekiko kontzientziazioa

    Parke eraikia

    • Birgaitze integralaren kultura
    • Kalitatea, berrikuntza eta iraunkortasuna (eraginkortasunener getikoa, ekonomia zirkularra eta karbono-aztarna)
    • Irisgarritasun unibertsala eta bizigarritasuna (barnekoa eta kanpokoa)
    • Industrializazioa eta digitalizazio sektoriala
    • Enpleguaren kalitatea eta lanbide-kualifikazioa

    Gobernantza

    • Etxebizitza babestuetaninbertitzea, herri-azpiegitura estrategiko gisa
    • Zerbitzu publikoa eta lidergoa
    • Irisgarritasun unibertsala eta bizigarritasuna (barnekoa eta kanpokoa)
    • Sinplifikazio eta arintasun administratiboa
    • Gardentasuna, parte-hartzea eta etengabeko ebaluazioa
    • Lankidetza publiko-pribatua
    • Genero-ikuspegia

    Hauek dira Visesako pertsonen jokabide desiragarriak

    • Pertsonak erreferente gisa
    • Enpatia
    • Lankidetza
    • Inplikazioa
    • Zorroztasuna
    • Egokitzeko gaitasuna

    Prozesuen mapa

    Gure Sistema Integratua Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Eredura bideratuta dago, eta Prozesuen Maparen ingurukoa da, berau hedatzeko funtsezko elementua.

    Mapa de procesos - Visesa

    Kudeaketa-sistema

    Kudeaketaren esparruan, Visesan honako tresna hauek ezarri ditu erakundearen jarduna hobetzeko:

    2021-2024 Esparru Estrategikoa, Visesaren lan-ildoak ezartzen dituena, Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialetik eta 2021-2023 Etxebizitza Gida Planetik eratorritakoak, eta 2021-2024 plan estrategikoaren eta urteko kudeaketa-planen definizioan gauzatzen dena.

    Eusko Jaurlaritzako Kudeaketa Aurreratuaren Eredua eta Kalitatea Kudeatzeko Sistema ISO 9001 arauaren arabera, Bikaintasunaren funtsezko kontzeptuak dituzte helburua, eta, euren artean, honako hauexek nabarmentzen dira: etorkizun iraunkorra sortzea, pertsonen talentuaren bidez arrakasta lortzea eta, urteen joan-etorrian, emaitza bikainei eustea berrikuntzaren nahiz etengabeko ikaskuntzaren bitartez.

    Ingurumena Kudeatzeko Sistema, EMAS Europako Ingurumen Erregelamenduarekin erregistratua, ISO 14001 Arauaren baldintzak jasotzen dituena, Visesan garatutako jardueretan ingurumen-jarduna hobetzeko.

    Gobernu Arduratsurako Eredua, “Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakunde, sozietate eta fundazioen gobernu arduratsurako gida” eskakizunen betearazpenaren adierazgarri. Kontrol Ekonomikoko Eusko Jaurlaritzaren Bulegoak segimendua egiten du.

    Arriskuen Kudeaketarako eta Barruko Kontrolerako Eredua, antzemandako arrisku nagusiak eta honako honexekin lotutako faktoreak jorratzeko: estrategia zein plangintza, erakundeko gobernua, eragiketak nahiz azpiegiturak, epeen betearazpena, erabakiak hartzeko informazioaren igorpena, etab. Hori guztia “Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoari dagozkion erakunde, sozietate eta fundazioetan barneko kontrolaren funtzioa ezarri eta garatzeko eskuliburuan” ageri da, eta haren jarraipena Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egiten du.

    Gobernu Korporatiboaren Sistema, gardentasun eta kontrol handiagoa lortzeko gobernu korporatiboen organoen funtzioetan. Ereduak barne jartzen ditu gobernu korporatiboaren sistemaren oinarri orokorrak, Kontseiluaren araudia, Kontseiluko kideen estatutua, Kontseiluko kideen kode etikoa eta eranskinak.

    Gardentasun Ataria, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu egokiari buruzko abenduaren 9ko 19/203 Legea.

    Kapitalen Zuriketaren Prebentziorako Eredua, Kapitalen Zuriketaren Prebentzioari buruzko apirilaren 28ko 10/2010 Legearen betearazpenaren adierazgarri. Era berean, terrorismoaren edo delituzko beste jarduera batzuen finantziazioan ez erabiltzea ere badu helburu.

    Delituen Prebentziorako Eredua, Administrazio Kontseiluaren 2016ko martxoko aginduari erantzunez, zeinaren bidez “Zuzendaritza Nagusiari eskatu zitzaion beharrezko jarduketak egiteko ahalik eta denbora-epe laburrenean indarreko legedi penalak eskatutako prebentzio- eta kontrol-programa egokiak prestatzeko”, delituen prebentziorako eredu bat egin da, baita diagnostiko bat eta ekintza-plan bat ere.

    Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren Kudeaketa-eredua (3/2018 Legea), herritarren oinarrizko eskubideak babestu eta bermatzeko neurri, jarduketa-arau, inprimaki, klausula eta prozedurak ezartzen dituena.

    Kudeaketa dokumental Fisiko eta Digitalaren Sistema, informazio antolatu eta efizientea bermatzeko, Visesaren produktibitatearen alde egingo duena.

    Laneko Osasuna eta Segurtasuna Kudeatzeko Sistema, OHSAS 18.001 arauaren arabera (ziurtagiririk gabe), laneko arriskuen prebentziorako jarduna hobetzeko.

    Energia-iraunkortasunaren Dekretua garatzea, 2020an irailaren 22ko 254/2020 Dekretua betez, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoa, zeinaren helburua den energia-eredu berri baterako trantsizioa sustatzea, energia-aurrezpenean, energia berriztagarrien sustapenean eta energia-efizientzian oinarrituta.

    2030 Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa, Eusko Jaurlaritzak onetsia. Programa horrek beharrezko jarduera-esparrua ezartzen du atxikitako erakundeek 2030ean Euskadiren jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ingurumenerantz aurrera egiteko konpromisoa sustatzeko.

    Hizkuntza Politika – Euskara, Eusko Jaurlaritzak onartutako VI. Euskara Planarekin lerrokatuta, Visesan euskara planean (2023-2027) jasotako ekimenak garatzen jarraitzen dugu, erakundean erabilera sustatzeko.

    Visesaren 2022-2025 Berdintasun Plana, araudiak arautzen duen bezala, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren Hitzarmenen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatuta dagoena.

    Kudeaketa ekonomiko eta finantzarioan gardenak

    Aurrekontua

    Dirulaguntzak eta laguntzak

    Jasotako Dirulaguntzak eta Laguntzak 2024/05/09

    Iragarritako diru-laguntza programak – Ez daude

    Beste adierazle ekonomiko batzuk

    Aplikagarria den araudia

    Aplikagarria den araudia