Egiten duguna
Gure asmoa: behar dutenei etxebizitza bat eskuratzen laguntzea
Etxebizitzari buruzko Legeak xedatzen duen etxebizitza duina izateko eskubidearekin konprometituta, pertsona guztiek bizitzeko leku egoki bat izateko aukera izan dezaten lortzeko lan egiten dugu.


Lurzorua eta etxebizitza
Lurzorua kudeatzen dugu eta alokairuko etxebizitza babestua sustatzen dugu pertsona guztiek izan dezaten beren bizi-proiekturako toki bat.
Hiri-berrikuntza eta -birgaitzea
Gure hirien eraldaketan eta hobekuntzan inplikatzen gara: hiri-berrikuntzako eta etxebizitzak birgaitzeko proiektuak bultzatzen eta gidatzen ditugu, irisgarriagoak, jasangarriagoak eta bizigarriagoak izan daitezen.
Xedea
Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren politika publikoak garatzen laguntzea, EAEko biztanleek etxebizitza eskuragarria, duina eta egokia izateko duten eskubidea bermatzeko.
Misioa
Lurzorua erakartzea, alokairu babestuko erregimenean babes publikoko etxebizitza sustatzea eta 2025-2027 Etxebizitzaren Gida Planean deskribatutako beharrak asetzeko birgaitzearen eta berritzearen esparruko kudeaketak sustatzea, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailarekin eta bere eragile publiko edo pribatuekin lankidetzan, inklusio, bizigarritasun eta jasangarritasun irizpideei jarraituz.
Ikuspegia
EAEko funtsezko eragilea izatea etxebizitza-politika publikoa garatzeko, alokairu erregimeneko babes sozialeko etxebizitza sustatuz eta hiri-birgaitzearen eta -berroneratzearen bidez, Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala eta 2025-2027 Etxebizitzaren Gida Plana betetzen lagunduz, eta gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-jasangarritasun irizpideekin esku hartuz.
Gure sustapenak
16.000 etxebizitza baino gehiago sustatu ditugu, eta, hala, milaka familiak beren bizi-proiektua garatzeko etxea izatea lortu dugu. Horiek dira pertsonen eta gizartearen zerbitzuan egiten dugun lanaren saririk onena.
Proiektu estrategikoak
Zorrotzaurre
Bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko uhartea
Zorrotzaurreko proiektua Bilboko garrantzitsuenetakoa da. Hasiera batean Zaha Hadid arkitektoak diseinatu zuen, eta egun dagoen hiria berrerabiltzen du uhartea auzo jasangarria eta hiriko gainerako lekuekin ondo konektatua izan dadin.
5.620 etxebizitza inguru izango ditu; horietatik erdia babestuak izango dira eta Visesak 922 sustatuko ditu eta 266 Eusko Jaurlaritzak; Eusko Jaurlaritzak, gainera, alokairuko 57 zuzkidura-bizitoki sustatuko ditu.
Bolueta
Passivhaus etxebizitza publikoak
Bilboko Bolueta 421. banaketa-arearako proiektua erabiltzen ez diren lurzoru industrialak berreskuratzeko beharretik sortu da, eremu osoa berreskuratzeko eta auzo jasangarri eta moderno bihurtzeko.
Bolueta eraikuntzaren aldetik nabarmentzen da, diseinu arkitektoniko aurreratu eta jasangarria baitu, energia aurreztea eta material naturalekin eraikitzea azpimarratzen dituena. Horrez gain, gizartea biziberritzeko proiektu bat da; izan ere, Boluetako 1.100 etxebizitzetatik 680 babestuak izango dira.
Sestao Vega-Galindo
Eremu narriatu baten eraldaketa
Vega-Galindo proiektuaren helburua da Sestaoko bizitegi-eremu narriatu bat eraldatu eta hobetzea, eta, aldi berean, babes publikoko etxebizitzak sortzea.
Proiektuan aurreikusita dago 1.351 etxebizitza eraikitzea La Puntan; horietako 946 babes publikokoak izango dira eta Visesak 625 sustatuko ditu.
SmartEnCity-Koroatzea
Auzo baten birgaitze energetikoa
SmartEnCity proiektua Europako “Hiri eta erkidego adimendunak” programaren barruan dago. Haren helburua da CO? gabeko hiriak sortzeko estrategia bateratu bat diseinatzea. Programa horretan, Vitoria-Gasteiz eredu izan da energia-eraginkortasuneko, mugikortasun jasangarriko eta informazioaren eta komunikazioaren teknologietako (IKT) irtenbideen aplikazioan.
Visesan 302 etxebizitzen birgaitze energetikoa gauzatu dugu, hau da, guztira 26 auzokideen komunitate.
Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala 2022-2036
2022an Visesak Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala sinatu zuen. Ekimen hori Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak (lehen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila) sustatu du eta horren helburu nagusia da etxebizitzarako eskubidea benetako eskubide izateko prozesua azkartzea, uste baitu etxebizitza duin eta eskuragarri baterako sarbidea Euskadi guztiz konprometituta dagoen giza-garapen jasangarriaren funtsezko elementuetako bat dela.
Horretarako, beharrezkotzat jotzen du etxebizitza-politika adostua, koherentea eta epe luzeko helburua duena izatea, eredu sozialerako oinarri gisa hartzen dena. Era berean, funtsezkoa da etxebizitzaren esparruan lan egiten duten eragileek modu elkartu, partekatu eta kolaboratiboan jardun daitezen, epe ertain eta luzeko ikuspegiarekin.
Guztira 88 erakundek sinatu dugu Itun hori.
Etxebizitzaren Gida Plana 2025-2027
2025-2027 aldirako Etxebizitzaren Gida Planak politikak konbinatzea planteatzen du, batetik, eskaintza gehitu eta prezioak egonkortzeko eta, bestetik, eskea babesteko, pertsonak – bereziki, gazteak– erdian jarriz. Horrekin galdutako orekak leheneratuko dira, eta arrazoizko baldintzetan etxebizitza eskuratzeko aukera berreskuratuko du gizarteak.
2025-2027 aldirako Etxebizitzaren Gida Planak estrategiak eta ekimenak lau jarduketa-arlo nagusitan antolatzen ditu: tentsio-eremuak; lurzoruaren izapideak laburtzea, arintzea eta bideragarri egitea hirigintza-berrikuntzen bidez; lankidetza publiko-pribatua alokairuko BOEak finantzatzeko; eta eraikuntzako industrializazio-prozesua bizkortzea.
Etxebizitzaren Gida Plana 2025-2027
2021-2023 Etxebizitzaren Gida Plana pertsonei etxebizitza duin eta egokia emateko erantzun integrala emateko helburuarekin sortu zen; horretarako, alokairu eskuragarrirako baliabideen eskaintzak gehitu eta existitzen den bizitegi-parkearen bizigarritasun- eta jasangarritasun-baldintzak hobetu nahi dira.
2018-2020 aldirako Etxebizitza Plan Zuzentzaileak legegintzaldia amaitu arteko Euskadiko etxebizitza-politikaren filosofia, programak eta konpromisoak jasotzen ditu. Planaren ikuspegian lehen aldiz 2015eko Legearen espiritua txertatzen da, eta etxebizitzaren funtzio soziala eta herritarrek etxebizitzarako duten eskubide subjektiboa bermatzea du helburu, alokairua lehentasunez sustatuz, birgaitzea bultzatuz, hiria berroneratuz edo hutsik dauden etxebizitzak erabiliz.
Halaber, gizarte-kohesioa eta lotura handiagoa sustatzeko neurriak planteatzen ditu etxebizitza-politiken eta gainerako gizarte-politiken artean, eta arreta berezia ematen die gazteek emantzipazio-prozesuan dituzten premiei eta adinekoen bizi-kalitatea hobetzeari, eraikinen irisgarritasunaren eta efizientzia energetikoaren bidez.
2025-2028 Plan Estrategikoa
Etxebizitzaren aldeko 2022-2036 Itun Sozialaren eta 2025-2027 aldirako Etxebizitza Plan Zuzentzailearen ildotik, Visesak bere lan-ildoak definitu eta 5 ardatz estrategikoren inguruan egituratzen ditu: 1/Etxebizitza eskuragarria sustapena; 2/Eraikinen eta etxebizitzen parkea birgaitzea; 3/Berrikuntza-jarduketak; 4/Eraikuntza-sektoreko modernizazio jasangarria eta eraldatzailea; eta 5/Gobernantza eta koordinazioa.
Visesako Plan Estrategikoa
Garapen Helburuetarako ekarpena
Memoriak
Urtero hainbat memoria argitaratzen ditugu, zeinetan zenbait ikuspegi erabiliz Visesaren jarduera eta emaitzen berri ematen den.
Kudeaketa-memoria
Visesako Ingurumen Adierazpena
Visesako Jasangarritasun Memoria
2025ko Jasangarritasun Memoria
Legegintzaldiko Memoria
Lankidetza-hitzarmenak
Visesan uste dugu erakunde eta instituzioek elkarrekin egin behar dugula lan etxebizitza duinerako eskubidea errealitate bihurtzeko.

