SmartEnCity
Berritze-proiektuak
SmartEnCity
2016an SmartEnCity Europako Proiektuari ekin zitzaion. Europako Batzordeak finantzatu zuen H2020 programaren bidez. Sei herrialde eta bost hiritako 38 bazkidek partzuergoa eratu zuten, eta Europan CO2-rik gabeko hiri adimenduna errealitate egiteko ikuspegia partekatu zuten. Herritarrekin lan egin zen birgaitze-ekintzen bitartez energia-eskea modu adierazgarrian murrizteko. Energia-iturri berriztagarriak areagotu ziren, eta hirietan mugikortasun adimenduna hobetu zen.
Urte hauetan, hiru Argi Hiriek Vitoria-Gasteiz (Espainia), Tartu (Estonia) eta Sonderborg (Danimarka)) helburuetara iristeko zenbait konponbide adimendun eta berritzaile garatu dituzte.
Vitoria-Gasteizen kasuan, proiektua Koroatze auzoaren birgaitze energetikoaren bidez gauzatu zen. Proiektu hau erreferentziazko jarduketa da Vitoria-Gasteiz karbono-mailan neutroa den hiri berdeago bihurtzeko eta tokiko baliabideak nahiz ekonomia indartzeko. 2016. urtean hasi eta 2022an amaitu zen. Aukera paregabea izan zen Koroatze auzoko biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko, etxebizitza-kopuru garrantzitsuak birgaitze energetikoa izan baitzuen erosoago egiteko. Gainera, kaleak eta plazak berritu ziren. Hala, orain auzoa erakargarriagoa da.
3 izan ziren jarduketaren oinarrizko zutabeak:
- Etxebizitza-eraikinak birgaitzea. Fatxada eta estalkia isolatzea (14 cm) + leiho bikoitza instalatzea edo lehendik zeudenak aldatzea.
- Tokiko biomasak elikatutako bero-sare berria zabaltzea.
- Espazio publikoa berrurbanizatzea.
Visesa, proiektuak iraun duen 6 urtetan, “sustatzaile delegatu” gisa aritu da, jabeen komunitateen izenean, eta, xede horrez, komunitatearen aldeko egikaritze-kontratua sinatu du. Rol horren bitartez, birgaitze-lanen diseinu eta gauzatze egokia kudeatu, kontratatu, ikuskatu eta finantzatzen du, eta jabeei azken produktua “erabiltzeko prest” entregatzen die, inbertsioaren kostua ken dirulaguntza kobratzeaz gain. Aurreko guztiei leihatila bakar gisa laguntzetarako (espezifikoak eta erregularrak) administrazio-gestioak erantsi behar zaizkie. Eredu hori gero “Opengelak” sortzean errepikatu zen.
Hona hemen proiektuaren azken emaitza: 26 eraikin (302 etxebizitza) birgaitu eta biomasako bero-sare berrira konektatuta, guztiak A kalifikazio energetikoarekin. Lehen mailako energia ez-berriztagarrien kontsumoa batez beste % 88,70 murriztu da eta % 15-20 hornidura energetikoaren batez besteko faktura.
Herritarrek honako onura nagusi hauek izan dituzte:
- Erosotasun handiagoa, etxebizitzako barne-baldintzak.
- Kontsumo energetiko txikiagoa.
- Isolamendu akustikoa hobetzea.
- Etxebizitzaren ondare-balioa gehitzea.
- A ziurtagiri energetiko berria, F eta G ziurtagirietatik abiatuta.
- Zerga-hobariak: OHZ (A ziurtagiri energetikoa izateagatik % 50eko deskontua).
- Auzoko irudia hobetzea eta eremuak balioa irabaztea.
- Ondore erakarlea: barrutiko eta hiriko beste eraikin batzuetan errepikatzea.