Lege oharra

    edificio

    Lege oharra

    Legezko informazioa

    34/2002 Legeak, uztailaren 11koak, informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzkoak, 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, informazio gizartean zerbitzuen emaile guztiek bitartekoak izan behar dituzte, bai zerbitzuen hartzaileei, bai organo eskudunei bitarteko elektronikoen bidez modu iraunkorrean, errazean, zuzenean eta doakoan atal honek eskaintzen duen informazio zehatzera atzitzen uzteko.

    www.visesa.euskadi.eus webgunearen titularri buruzko datuak:

    • Titularra: Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA (Visesa)
    • IFK: A20306775
    • Egoitza: Gamarrako Atea kalea, 1A – 2. solairua, 01013, Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava) – Espainia
    • Tel.: 945 21 40 50
    • Helbide elektronikoa: gasteiz@visesa.eus; bilbao@visesa.eus; donostia@visesa.eus
    • Erregistroan inskripzioaren datuak: Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA (Visesa) 2007ko azaroaren Alfredo Pérez Ávila notarioaren aurrean 12an protokoloaren 4.092 zenbakiarekin baimendutako eskrituraren babesean eratu zen. Arabako Merkataritzaren Erregistroan 1.381 liburukian, 40 folioan, VI-13561 orrian inskribatuta dago.

    Webgunea erabiltzeko baldintzak

    www.visesa.euskadi.eus webgunea erabiltzean erabiltzaileak legezko ohar hau, erabilera baldintzak, pribatutasun politika eta webgunean dauden gainerako ohar edo argibideak oso-osorik eta eragozpenik gabe irakurri, ulertu eta onartu ditu eta legearekin, moralarekin eta ordena publikorekin bat erabilera ona egiteko konpromisoa hartzen du.

    Erabiltzailea ados ez badago, ez du www.visesa.euskadi.eus webgunea erabiliko.

    Visesak edozein unetan edukiak, informazioak, webgunearen baldintzak, erabilera baldintzak, pribatutasun politikak eta gainerako legezko oharrak aldatzeko eskubidea gordetzen du. Halakoetan, webgunearen bidez jakinaraziko diegu erabiltzaileei.

    www.visesa.euskadi.eus webgunean hirugarrenen beste toki edo web orri batzuetara estekak egon daitezke, baina ez du horien gaineko erantzukizunik izango, horiekiko inolako kontrolik ez baitu. Horregatik, erabiltzailea bere erantzukizun esklusibopean sartuko da eskaintzen duten edukira eta erabilera baldintzetara.

    Egilearen eskubideak eta jabetza intelektuala

    Erabiltzaileak aitortu eta onartzen du marka, merkataritza izen edo ikur bereizgarri, eduki, jabetza industrial eta intelektualaren eskubide guztiak edo bestelako edozein elementu, webgunean txertatuta badago, esklusiboki Visesaren edota hirugarrenen jabetzakoak direla, beraz, trafiko ekonomikoan beraiek bakarrik erabiltzeko eskubidea dute.

    Nahiz eta web orrira sartu ez zaie inolaz ere uko egiten eskubideei, oso-osorik edo zati batean eta ez dira eskualdatuko ala lagako edo ez zaie lizentzia emango, berariaz kontrakoa xedatzen denean izan ezik.

    Aurreko paragrafoan azaldutakoarekin bat, webgune honetako erabiltzaileek debekatuta dute webguneko informazio eta edukiari dagokionez, zati batean edo oso-osorik, erreproduzitzea, kopiatzea, lagatzea, banatzea, aldatzea edo beste edozein erabilera ematea, aldez aurretik eta idatziz Visesak baimendu ez badu.

    Webgune honetako edukia ezingo da zati batean edo osorik erreproduzitu, eskualdatu, ezta erregistratu ere informazioa berreskuratzeko sistema erabiliz, inolako moduan eta inolako bitartekoarekin, aldez aurretik idatziz aipatu erakundeak baimendu ez badu.

    Visesa honako guztien titularra da: webgunearen diseinu grafikoa osatzen duten elementuak, menuak, HTML kodea, testuak, markak, logotikoak, koloreen konbinazioak, botoiak, irudiak, grafikoak eta webguneko beste edozein eduki, baita edukien egitura, hautespena, antolamendua eta aurkezpena ere. Bestela, elementu horiek guztiak erabiltzeko baimena du.

    Beraz, erabiltzaileak webgune hau, edukiak eta zerbitzuak arretatsu eta behar bezala erabiliko ditu, lege, moral, erabilera on eta ohitura, ordena publiko eta fede onarekin bat eta erabilera baldintza orokorrei erreparatuko die. Horrez gain, Visesari dagozkion jabetza intelektualaren eskubideak zuhurtziaz errespetatuko dira.

    Erabiltzaileak berariaz debekatuta du webgunea legez kanpoko helburuekin, debekatuekin edo hirugarrenen eskubideak urratzen dituztenekin erabiltzea. Gauza bera gertatuko da edozein modutan Visesaren marka, irudia edo ospea kaltetzen badute.

    Erabiltzaileak baldintza aplikagarri hauek betetzen ez baditu eta Visesari kalte-galerak sortzen bazaizkio, erabiltzaileak berak erantzungo du. Visesak eskubideak defendatzeko legezko ekintza egokiez baliatzeko eskubidea gordeko du.

    Datu pertsonalak babestea

    www.visesa.euskadi.eus webgunean datu pertsonalak zenbait bide erabiliz lortzen dira, bai inprimakietan, bai gurekin harremanetan jartzeko gaitua dagoen posta elektronikoaren helbidearen bitartez.

    Datu horiek une bakoitzean datu pertsonalak babestearen eremuan indarreko araudia errespetatuz tratatuko dira eta webgune honetan deskribatzen den pribatutasun politika kontuan hartuko da, beraz, erabiltzaileek datuak eskuratu baino lehen irakurri beharko dute. Nolanahi ere, datu pertsonalak jasotzeko inprimakian tratamenduari buruzko informazio klausula gaitu da.

    Merkataritza komunikazioak

    34/2002 Legeak, uztailaren 11koak, informazioaren gizarte eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzkoak; eta 56/2007 Legeak, abenduaren 28koak, lehenengoa aldatuta informazioaren gizartea bultzatzeko neurriei buruzkoak; xedatutakoaren arabera, www.visesa.euskadi.eus webguneko erabiltzaileei jakinarazten zaie posta elektronikoz edo bestelako komunikazio elektronikoaren bitarteko baliokidea erabiliz ez zaiela publizitaterik edo merkataritza komunikaziorik bidaliko aldez aurretik eskatzen edo baimentzen ez badute. Hori lortzeko, inprimatuak gaituak daude.

    Nolanahi ere, erabiltzaileek bitarteko elektronikoen bidez merkataritza informazioa hartzearen kontra egin edo ezezkoa azal dezakete eta, horretarako, posta elektronikoa bidaliko dute honako helbideren batera: gasteiz@visesa.eus; bilbao@visesa.eus; donostia@visesa.eus. Dena delakoa, bidaltzen den komunikazio bakoitzean aukera hori emango da.

    Webguneko titularraren erantzukizuna

    Visesak ezin du bermatu edukietan birusik edo bestelako elementurik ez dagoenik, beraz, webgunean nabigatzen ari diren bitartean birus informatikoak hartzen badituzte, erabiltzaileen ekipoetan edo sistemetan sor ditzaketen kalteengatik ez du erantzukizunik onartuko.

    Era berean, www.visesa.euskadi.eus webgunearen titularrak honakoak ez ditu kontrolatu eta bermatuko: etengabeko atzipena eta webguneko elementuak nahiz informazioak behar bezala ikusi, deskargatu edo erabiltzea. Nolanahi ere, kontroletik kanpo gelditzen diren faktore edo gorabeherek saihets, zail edo eten dezakete. Hala, zerbitzua etenez, atzeratuz edo gaizki funtzionatuz gero, ez da arduradun egingo Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA (Visesa) enpresaren kontrolpetik kanpo gelditzen badira, ezinbestekoa bada edo erabiltzailearen dolozko edo erruzko jardueraren ondorioz eraginak badira.

    Visesak ez du erantzukizunik onartuko bere inguruan hirugarrenen webguneetan izan daitekeen informazioagatik, ezta hirugarrenen esteka edo bilatzaileen bitartez gure www.visesa.euskadi.eus webgunean sartzean lor daitekeenagatik.

    Adingabeek webgunea erabiltzea

    www.visesa.euskadi.eus webgunea adingabeentzat ez izan arren, atzipena uzten zaie. Hala ere, adingabeak informazioa eskatu nahi badigu, bakarrik berez egin dezake 14 urtetik gorakoa denean. 14 urtetik beherakoen kasuan, guraso-ahala duenak, tutoreak edo legezko ordezkariak egin beharko du eta bigarrenak lehenengoaren izenean enpresak datu pertsonalak tratatzeko baimena emango du. Ildo horri eutsiz, adingabeak bere kargura dituztenek adingabearen adinaren arabera webguneko zerbitzu eta eduki egokiak zehazteko erantzukizun esklusiboa onartuko dute.

    Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA (Visesa) enpresak ez du erantzukizunik izango, adingabe horiek aipatu eskakizunak bete gabe datu pertsonalak eskuratzen badituzte.

    Beste webgune batzuetatik www.visesa.euskadi.eus webgunera estekak

    www.visesa.euskadi.eus helbidearen edozein orrialdera Visesa konpainiarekin zerikusia ez duen web orritik “hiperesteka” egin nahi edo gauzatzen duten pertsona edo erakundeek honako baldintzak bete beharko dituzte:

    • Ezin dira erreproduzitu www.visesa.euskadi.eus webguneko zerbitzuak eta edukiak oso-osorik edo zati batean.
    • www.visesa.euskadi.eus webguneko orrialdeei buruz ez da onartuko azalpen faltsu, zehaztugabe edo okerrik.
    • Nahiz eta “hiperesteka” egin, ez du zertan harremanik egon behar Visesa eta egiten den web orriko edo atariko titularraren artean. Halaber, baliteke Visesak atari horretan eskaintzen diren zerbitzuak eta edukiak ez ezagutu eta onartzea.

    Visesa ez da “hiperesteka” egin den web orrian edo atarian eskura jarritako edukien eta zerbitzuen arduraduna izango eta horretan dauden informazio eta azalpenen erantzukizunik ez du.

    Kukiak

    Kukiak testu fitxategi txikiak dira eta ordenagailuaren disko gogorrean edo memorian gordeko dira, webgune zehatzetako orrietan sartu ala horiek bisitatzeko. Hala, berriz konektatzean erabiltzailearen lehentasunak ezagut daitezke. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetako kukiek horretan dauden datuak ezin dituzte irakurri, ezin dute informazio pertsonala lortu, ezta beste hornitzaile batzuek sortutako kukiak irakurri ere.

    Ikusi webgune honetan erabilitako kukiei buruzko informazioa “kukien politika” atalean.

    Gizarte sareei buruzko informazioa

    Ikusi “Pribatutasun Politika” atalean informazio zehatza.

    Legedi aplikagarria eta eskumena

    www.visesa.euskadi.eus webgunearen bidez garatutako jarduerak Espainiako indarreko legeria aplikagarria bete beharko du.

    Visesaren eta www.visesa.euskadi.eus webguneko erabiltzaileen artean edozein eztabaida edo gatazka sortuz gero, aldeek berariaz onartzen dute Espainiako auzitegi eta epaitegien eskumena, zehazki, Gasteizko hirikoa (Araba/Álava) beteko dutela eta hala balute, beren foruari berariaz uko egingo diotela.

    Datu pertsonalen tratamendua

    Visesan tratatzen ditugun datu pertsonalez eta datu pertsonalak babestearen arloan indarreko araudia, besteak beste, 2016/679 (EB) Araudia, Europar Parlamentu eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalak tratatzeari eta datu horien zirkulazio libreari buruz pertsona fisikoak babesten dituena eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena, zorrozki betetzez arduratzen gara.

    Horrekin bat, Visesak datu pertsonalak tratatzeari buruzko gaietan hurrengoa jakinarazi nahi du:

    Datu pertsonalak tratatzearen arduraduna

    • Nortasuna: Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA (Visesa)
    • IFZ: A20306775
    • Posta helbidea: Gamarrako Atea kalea, 1A – 2. solairua, 01013, Vitoria- Gasteiz (Araba/Álava)
    • Telefono-zenbakia: 945 21 40 50
    • Helbide elektronikoa: gasteiz@visesa.eus; bilbao@visesa.eus; donostia@visesa.eus

    Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak

    Interesdun guztiak, datu pertsonalak tratatzeari dagokion guztian, datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jar daitezke. Lehen adierazitako posta helbidera jo daiteke edo postal elektronikoa bidal daiteke hurrengo helbidera: dpo@visesa.eus

    Tratamenduari buruzko printzipioak

    Datu pertsonalak tratatzean 2016/679 (EB) Araudiak, Europar Parlamentu eta Kontseiluarenak, 2016ko apirilaren 27koak, datu pertsonalak tratatu eta datuak libreki zirkulatzeari dagokionean pertsona fisikoak babesten dituenak eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duenak, (aurrerantzean DPBA) eskatutako printzipioak errespetatzen ditu:

    • Zilegitasun, leialtasun eta gardentasunaren printzipioa: jasotzen ditugun datuak zilegitasunez, leialtasunez eta gardentasunez tratatuko dira, beharrezkoa denean, interesdunak baimena eman ondoren edo kontratua gauzatzeko, interesduna aldea denean ala horrek eskatuta kontratuaren aurreko neurriak aplikatu behar direnean edo tratamendua legezko eskakizun aplikagarria betetzeko, interesdunaren ala beste pertsona fisiko baten bizi interesak babesteko edo arduradunak ala hirugarrenak bilatutako legezko interesak asetzeko beharrezkoa izanez gero, betiere interes horien gainean datuak babestea eskatzen duten interesdunaren eta, bereziki, haurraren oinarrizko askatasunak eta eskubideak edo interesak nagusi ez badira.
    • Helburua mugatzearen printzipioa: tratatzen ditugun datu pertsonalak “Zer helburuz erabiliko ditugu datu pertsonalak?” atalean adierazitako helburuekin erabiliko dira.
    • Datuak minimizatzearen printzipioa: printzipio honekin bat, erabiltzaileengandik jasotzen ditugun datu bakarrak kontratu harremana kudeatzeko edo kontsulta, iradokizun edota informazio eskaerei erantzuteko zorrozki beharrezkoak dira.
    • Zehaztasunaren printzipioa: lotutako datu pertsonalak zehatzak mantenduko dira eta, beharrezkoa balitz, eguneratuak ere bai. Xede horrez, datu pertsonalak aldatuz gero, erabiltzaileak jakinaraziko digu, behar bezala eguneratu ahal izateko.
    • Kontserbazio epea mugatzearen printzipioa: tratatzen ditugun datu pertsonalak “Zenbat denboraz kontserbatuko ditugu datu pertsonalak?” atalean adierazitako epez kontserbatuko dira.
    • Osotasun eta konfidentzialtasunaren printzipioa: printzipio hori errespeta dadin, datu pertsonalak segurtasun egokia bermatzeko tratatuko dira eta baimenik gabeko edo legez kanpoko tratamenduaren aurka, baita galdu, suntsitu edo ustekabez kaltetzearen kontra ere babestuko dira. Horretarako, neurri tekniko eta antolakuntzari buruzko egokiak aplikatuko dira.

    Datu pertsonalak erabiltzearen helburua (web orriko erabiltzaileak edo ez)

    • Bezeroen datuak: Bezeroekin kontratua eta eskatzen dituzten zerbitzuak behar bezala mantendu, garatu, bete eta kontrolatzeko.

      Era berean, identifikazio eta kontaktuzko datuak erabiliko ditugu asetze mailari buruzko galdeketak egin eta bitarteko elektronikoen edo bestelakoen bitartez informazio tekniko, operatibo edota merkataritzakoa bidaltzeko berri, gure produktu eta zerbitzuei dagokionez.

    • Adjudikaziodunen datuak: tratatzen ditugun datu pertsonalak "Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?" atalean adierazitako helburuetarako erabiltzen dira.
    • Hornitzaileen datuak: gure enpresa hornitzaileekiko kontratu-harremana eta haiek emandako zerbitzuak behar bezala mantendu, garatu, bete eta kontrolatzeko.
    • Langileen datuak: gure langileekin kontratu harremana eta lan, gizarte segurantza eta lan arriskuak prebenitzeari buruzko araudia mantendu, garatu, bete eta kontrolatzeko.
    • Hautagaien datuak: egiten ditugun langileen hautespen prozesuetan interesdunen partaidetza eta Visesaren lan-poltsa kudeatzeko.
    • Harremanetarako inprimakiaren bidez jasotako datuak: horren bidez kontsultak, iradokizunak, informazio edo zerbitzu eskaerak kudeatu eta erantzuteko.
    • Iragarkietan izena emateko inprimakien bidez jasotako datuak: Visesaren lehiaketa eta lizitazioetarako iragarkien eta argitalpenen izen-emateak kudeatu eta horiei arreta eskaintzeko.

    DBAOk baztertzen dituen datuen tratamenduak

    DBAOren 14. oinarriak xedatutakoaren arabera, “araudi honek eskaintzen duen babesa pertsona fisikoei aplikatu behar zaie, alde batera utzita beren nazionalitatea edo egoitza, datu pertsonalak tratatzeari dagokionean. Araudi honek pertsona juridikoei eta, bereziki, pertsona juridiko modura eratutako enpresei buruzko datu pertsonalen tratamendua ez du arautzen, pertsona juridikoaren izena eta modua, baita harremanetarako datuak ere barne”.

    Beraz, araudi hau eta bere betebeharrak nahiz eskubideak Visesak egiten dituen datu tratamendu batzuei ez zaie aplikatuko, besteak beste, bezeroei, bezeroak izan daitezkeenei, enpresa hornitzaileei, bisiten kontrolari eta harremanetarako inprimakien bidez jasotakoei.

    Datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa

    • Bezeroen datuak: Datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria kontratuak gauzatzea eta eskatutako zerbitzuak eskaintzea da.

      Asetze mailari buruzko galdeketak egiteko eta Visesaren beraren edo taldeko beste enpresa batzuen merkataritza informazioa bidaltzeko, DPAOk 6.1.f) artikuluan xedatutakoari jarraiki, oinarri juridikoa tratamenduaren arduradunek edota hirugarrenek (Visesarekin lotutako beste enpresa batzuk) lortu nahi dituzten legezko interesen asetze-maila izango da. Dena den, ez da alde batera utziko merkataritza informazio hori bidaltzearen aurka egiteko interesdunaren aukera.

    • Adjudikaziodunen datuak. Datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria kontratu aurreko neurriak aplikatzea da.
    • Hornitzaileen datuak. Datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria beraiekin kontratuak gauzatzea da.
    • Langileen datuak. Datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria beraiekin kontratuak gauzatzea da.
    • Hautagaien datuak. Datu pertsonalak tratatzeko lege oinarriak lanpostuak bete daitezen langileen hautespen prozesuak kudeatzean enpresak dituen legezko interesak eta interesdunek parte hartzean ematen duten baimena dira.
    • Iragarkietan izena emateko eta harremanetarako inprimakien bidez jasotako datuak. Inprimakiak betetzean eskuratzen zaizkigun datu pertsonalak tratatzeko lege oinarria horien bidez gurekin harremanetan jartzean emandako baimena eta, beraz, eskaera, kontsulta edo kontaktuari erantzun eta arreta eskaintzeko tratamenduaren beharra da.

    Datu pertsonalak lortzea

    Visesan tratatzen ditugun datu pertsonal guztiak interesdunek edo beren legezko arduradunek ematen dizkigute.

    Webgune honen bitartez lortzen ditugun datu pertsonalak gaitu diren inprimaki desberdinen edo gurekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoaren bidez jaso dira.

    Datu pertsonalen komunikazioaren hartzaileak

    Bezero, enpresa hornitzaile eta langileen datu pertsonalak, bidezkoa bada, zerga administrazioari jakinaraziko zaizkio lege eta zerga eskakizunak betetzeko, baita finantza erakundeari ere, Visesak horren bidez kobrantzak (bezeroen kasuan) eta ordainketak (hornitzaile eta langileen kasuan) kudeatzen baditu.

    Datu pertsonalak kontserbatzeko denbora

    • Bezeroen eta enpresa hornitzaileen datuak: datu pertsonalak dagokion kontratu-harremana indarrean dagoen bitartean gordeko dira, eta, harremana amaitutakoan, aplikatzekoak diren lege-xedapenek ezarritako erantzukizunen preskripzio-epeetan.
    • Adjudikaziodunen datuak. Datuak salmenta kontratua sinatu edo uko egin arte eta legezko eskakizunak betetzeko epeetan zehar kontserbatuko dira.
    • Langileen datuak. Langileen datu pertsonalak kontratu harremanaren indarraldian kontserbatuko dira eta hori amaitutakoan, legezko xedapen aplikagarrietan ezartzen diren erantzukizunak preskribatzeko epeetan.
    • Hautagaien datuak. Hautagaien datu pertsonalak enplegu poltsaren indarraldian kontserbatuko dira.
    • Bisiten kontrol datuak. Bisitarien kontrol datuak gehienez bi hilabetez gordeko dira.
    • Harremanetarako inprimakiaren bidez jasotako datuak. Inprimakia betetzean erabiltzaileak eskaintzen dizkigun datu pertsonalak bakarrik eskaera kudeatzen den bitartean gordeko dira. Izapideak amaitzen direnean, ezabatuko dira.
    • Iragarkietan izena emateko inprimakien bidez jasotako datuak. Datu pertsonalak interesdunak lehiaketa eta iragarkien iragarki eta argitalpenei buruzko informazioa jasotzen jarraitzea ezetsi edo kontra egiten duenera arte gordeko dira.

    Datu pertsonalak ematen dizkiguzunean eskubideak

    • Datu pertsonaletan atzipena eskatzeko eskubidea: tratamenduaren legezkotasuna ezagutu eta egiaztatzeko, zuk edozein unetan eska diezagukezu Visesak datu pertsonalak tratatzen ari al dituen baieztatzea eta, halakoetan, besteak beste, hurrengoen berri emango dizugu: zer datu tratatzen ari garen, helburua, datuen jatorria, datuak kontserbatzeko aurrez ikusitako epea eta, bidezkoa bada, hartzaileak edo hartzaileen kategoriak.
    • Zuzentzea eskatzeko eskubidea: zuk datu pertsonalak zuzentzea eska diezagukezu, zehaztugabeak ez badira. Gauza bera egingo duzu datu guztiak osatu gabe badaude, baita adierazpen osagarria eginez ere. Kasu horretan, eskabidean zer daturi buruz ari zaren eta zer zuzenketa egin nahi duzun azaldu beharko dituzu. Horrez gain, hala badagokio, tratatzen ari diren datuei buruz zehaztasunik eza edo falta dena justifikatzeko dokumentazioa erantsiko duzu. Halaber, baliteke NANaren kopia bat eskatzea, beharrezkoa balitz, eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko.
    • Deuseztatzea eskatzeko eskubidea (“ahaztearen eskubidea”): zuk eska diezagukezu datu pertsonalak deuseztatzea eta tratatzeari uztea, jaso eta tratatzeko helburuetarako jada beharrezkoak ez badira, baimena ezesten baduzu, legez kanpo tratatu badira edo lege eskakizuna betetzeko ezabatu behar badira.
    • Datu pertsonalen tratamendua muga dadin eskatzeko eskubidea: kasu honetan Visesa bakarrik erreklamazioak formulatu, erabili edo defendatzeko datu pertsonalak gordeko ditu, baita beste pertsona fisiko edo juridiko batzuen eskubideak babesteko direnak ere edo interes publikoko arrazoi garrantzitsuak badaude
    • Datu pertsonalak eramateko eskubidea: datu pertsonalak zuri edo bestelako arduradunei entregatzea eska diezagukezu formatu egituratuan, erabilera erkiderako eta irakurketa mekanikorako.
    • Tratamenduaren kontra egiteko eskubidea: Visesak zuk adierazitako moduan datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, premiazko legezko arrazoiak direla-eta edo erreklamazioak formulatu, erabili edo defendatzeko tratatzen jarraitu behar direnean izan ezik.

    Nola erabili datuak babesteko eskubideak? Zure eskubideak erabiltzeko idatziz eskabidea bidali behar diguzu: Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA (Visesa), Gamarrako Atea kaleko 1A – 2. solairua, 01013, Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava). Bestela, posta elektronikoa bidal dezakezu dpo@visesa.eus helbidera. Baliteke zure NANaren kopia bat eskatzea, behar izanez gero, zure nortasuna egiaztatzeko.

    Visesak eskabide guztiak datu pertsonalak babestearen arloan indarreko araudiak eskatzen dituen epe eta baldintzetan erantzungo ditu.

    Nola aurkeztu erreklamazioa Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren aurrean: zure ustez datu pertsonalak behar bezala tratatu ez baditugu edo datuak babesteko eskubideei modu egokian erreparatu ez badiegu, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan, egoitza elektronikoaren bidez edo helbidean (Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71, 3. PK, 01008, Vitoria-Gasteiz).

    Datuak babesteko eskubide eta erreklamazioei buruzko informazio gehiago kontrol agintaritzan: www.agpd.es

    Segurtasuna

    DBAOk 32. artikuluan xedatutakoaren arabera, Visesak arriskuarekiko segurtasun maila egokia bermatzeko neurri tekniko eta antolakuntza neurri aproposak onartu ditu.

    Segurtasun mailaren egokitasuna ebaluatzeko, bereziki kontuan hartu dira datuak tratatzeak dituen arriskuak, nagusiki, transmititutako datuak, bestelako moduan gorde edo tratatutakoak, ustekabez edo legez kanpo suntsitzearen, galtzearen edo asaldatzearen ondoriozkoak edo datuak baimenik gabe komunikatu edo lortzearen ingurukoak.

    Sekretuaren betekizuna

    Visesak bere agintaritzapean diharduen edozein pertsonak erabiltzaileen datu pertsonaletan sartzeko aukera badu, bakarrik enpresaren argibideei jarraiki tratatzen dituela bermatzeko neurriak hartu ditu; beraz, behin betiko sekretu profesionala gordeko du denbora mugagabez.

    Xede horrez, gure langileek enpresarekin duten lan harremanean oinarrituta tratatzen dituzten datu pertsonal eta informazioari buruz konfidentzialtasunaren eta sekretu betekizunaren dokumentua sinatu dute.

    Adingabeek webgunea erabiltzea

    Erabiltzaileei eskatzen diegu adingabeek web orria erabiltzeko politikak irakur ditzaten. Izan ere, horiek gure webguneko “Legezko oharra” atalean argitaratu ditugu.

    Cookie-ak

    Cookie-ak testu fitxategi txikiak dira eta ordenagailuaren disko gogorrean edo memorian gordeko dira, webgune zehatzetako orrietan sartu ala horiek bisitatzeko. Hala, berriz konektatzean erabiltzailearen lehentasunak ezagut daitezke. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetako cookie-ek horretan dauden datuak ezin dituzte irakurri, ezin dute informazio pertsonala lortu, ezta beste hornitzaile batzuek sortutako cookie-ak irakurri ere.

    Ikusi webgune honetan erabilitako cookie-ei buruzko informazioa “cookie-ien polotika” atalean.

    Zer dira cookie-ak?

    Cookie-ak web-orri jakin batzuetan sartzean ekipoan deskargatzen diren artxiboak dira. Haien bidez, web-orriek erabiltzaile baten edo bere ekipoaren nabigazio-ohiturei buruzko zenbait informazio biltegiratu edo errekuperatu dezakete; horrenbestez, jasotzen duten informazioaren eta ekipoa erabiltzeko moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.

    Zer cookie motak erabiltzen ditu webgune honek?

    • Berezko cookie-ak: editoreak kudeatutako ekipo edo domeinutik erabiltzailearen terminal-ekipamendura bidaltzen dira: izan ere, ekipo edo domeinu horretatik ematen du zerbitzua.
    • Saioaren cookie-ak: erabiltzailea web-orri batera sartzen denean datuak jaso eta gordetzeko diseinatutako cookieak dira.
    • Cookie iraunkorrak: datuek terminalean gordeta jarraitzen dute, eta cookie horren arduradunak zehaztutako epean eskuratu eta tratatu daitezke. Epe hori minutu batzuen eta urte batzuen bitartekoa izan daiteke.
    • Analisi cookie-ak: Guk edo hirugarrenek ondo tratatuz gero, erabiltzaile-kopurua kuantifikatzeko, eta, hala, erabiltzaileek emandako zerbitzuez egiten duten erabileraren neurketa eta analisi estatistikoa egiteko aukera ematen dute. Horretarako, gure web-orrian egiten duzun nabigazioa aztertzen da, eskaintzen dizkizugun produktu eta zerbitzuen eskaintza hobetzeko.

    Era berean, gure web-orria bisitatzean edo gure produktu edo zerbitzuei buruzko iragarkiren bat edo sustapenen bat argitaratzen den mezu elektronikoren bat irekitzean, baliteke zure nabigatzailean cookieren bat instalatzea, lehenago egin duzun bilaketarekin lotutako publizitatea erakusteko eta gure iragarkien kontrola garatzeko, adibidez, zenbat aldiz ikusten diren, non agertzen diren, zer ordutan ikusten diren, eta abar.

    Cookie-ak ezeztatu eta ezabatzea

    Zure gailuan instalatutako cookie-ak baimendu, ezagutu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu, ordenagailuan duzun nabigatzaileen aukerak konfiguratuta. Zure nabigatzailean cookie-ak instalatzeko baimena ematen ez baduzu, baliteke gure web-orriko atalen batean sartu ezin izatea.

    Datuak Babesteko Europako Araudiaren 13. artikuluak xedatutakoa betez, zure datuen tratamenduari buruzko ondorengo oinarrizko informazioa ematen dizugu Visesaren web-orriko harremanetarako inprimaki hau baliatuz:

    • Tratamenduaren arduraduna: Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA (Visesa).
    • Datuak babesteko sailarekin (DBS) harremanetan jartzeko datuak: dpo@visesa.eus
    • Helburua: inprimaki honen bidez egindako kontsulta, iradokizun edota eskaera kudeatzea eta erantzutea.
    • Legitimazioa: inprimakiaren bidez gurekin harremanetan jartzean emandako baimena eta, beraz, egiten diguzun kontsultari edo kontaktuari erantzuteko tratamendu horren beharra.
    • Hartzaileak: zure datuak ez zaizkio beste inori lagatzen.
    • Eskubideak: datuak eskuratu, zuzendu eta kentzea, bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio osagarriak azaltzen duen moduan.
    • Informazio osagarria: datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza pribatutasun politikan kontsulta dezakezu.

    Etxebizitza babestutako zozketen esleipedun zerrendak

    Zerrenda hau argitaratzen da urriaren 1eko 39/2015 Legearen, Administrazio Publikoen Administrazio prozedura Erkideari buruzkoaren, 45.1 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2016/679 (EB) Erregelamenduak xedatutakoarekin bat etorriz. Erregelamendu horrek datu pertsonalen tratamendua eta datu horien zirkulazio askea direla-eta pertsona fisikoak babesteari buruzko arauak ezartzen ditu, eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen du.

    Zerrenda horiek ez dira publikoki eskuragarriak eta ezingo dira osorik edo zati batean kopiatu, ezta informazioa berreskuratzeko ezein sistemaren bidez zabaldu edo erregistratu ere, eragindakoen oniritzia eduki ezean.

    Posta elektronikorako lege-oharra

    Mezu honek eta bere dokumentuek informazio pribilegiatua edota konfidentziala izan dezakete eta dagokion hartzailearentzat da bakarrik. Bidalketa edo igorpen akatsen bategatik mezu hau jaso baduzu eta dagokion hartzailea ez bazara, mezu hau eta atxikitako bere dokumentuak ezingo dituzu ezein bitartekoren bidez erabili, berridatzi, banatu, inprimatu, kopiatu edo zabaldu Visesak espresuki emandako baimenik gabe eta ezabatu edo deuseztatu egin beharko dituzu. Halaber, guri jakinaraztea eskatzen dizugu honako helbidera posta elektroniko bat bidaliz: dpo@visesa.eus

    Visesak ez du inolako legezko edo bestelako ardurarik hartzen mezu honen edukiari dagokionez. Helarazitako edozein iritzi idazleari soilik dagokio eta ez du derrigorrez enpresaren iritzia denik esan nahiko berariaz aurkakorik adierazi ezean.

    2016/679 Erregelamenduan (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez pertsona fisikoak babesteari buruzkoan adierazitakoarekin bat etorriz eta ondorioz 95/46/CE Zuzentaraua indargabetuz, mezu honetan ager daitezkeen zuri buruzko datu pertsonalak (identifikazioko datuak, posta-helbidea edota elektronikoa) zurekin harremana, beharrezko komunikazioa edo harreman komertziala zein indarrean den negozio edo kontratuzko harremana, betiere uneko beharraren arabera, mantentzeko helburuarekin erabiltzen direla jakinarazten dizugu.

    Oinarri juridikoa zu zeu parte zaren negozioko, kontratuko edo kontratu aurreko harremana gauzatzean datza.

    Posta honetan ageri diren datu pertsonalak ez zaizkio hirugarren pertsona bati emango aurreko paragrafoan aipatutako negozio-harremanaren kudeaketarako edo legezko betebeharren baterako ezinbestekoa izan ezean.

    Datu pertsonal horiek negozioko, kontratuko edo kontratu aurreko harremanerako beharrezkoak diren epean gordeko dira.

    Edozein unetan eskatu ahal izango duzu zure datu pertsonaletarako sarbidea, datuak zuzentzea, ukatzea, ezabatzea, tratamendua mugatzea edo berauen eramangarritasuna, honako helbide honetara idatziz zuzenduta: Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA (Visesa), Gamarra Atea 1.A, 2. solairua , 01013, Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava) edo honako helbide elektronikora idatziz: dpo@visesa.eus Baliteke zure NANaren kopia bat eskatzea, behar izanez gero, zure nortasuna egiaztatzeko.

    Dena dela, Visesak zure datu pertsonalak ez dituela behar bezala tratatu edo zure datuen babesa ez duela behar bezala errespetatu uste baduzu erreklamazio bat aurkeztu dezakezu Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan.

    “Ez itzazu mezu hau edo bere eranskinak inprimatu benetan beharrezkoa ez bada. Ingurumena errespetatzen laguntzea gure ardura da".

    Datuen tratamenduan honitzailearen betebeharrak

    • Posta honen bitartez onartzen dugun aurrekontuan aipatzen diren zerbitzuak emateko soilik erabil ditzakezu eskuragarri dituzun izaera pertsonaleko datuak, fitxategiaren arduradunak zehaztutako jarraibideen arabera, eta ez dituzu aplikatu edo erabiliko aipatutako zerbitzua emateko beharrezkoak ez diren helburuetarako.
    • Bertan ageri diren fitxategi edota datu pertsonalak zerbitzua emateko beraien eskuhartzea beharrezkoa den langileek soilik erabili ahal izango dituzte eta sarbidea izango duten datu pertsonal horiekiko dagokien konfidentzialtasuna eta sekretu profesionala gorde beharko dituzte.
    • DBEO-ko 32. artikuluaren arabera, zuk edota zure enpresak, tratamenduaren arduradun gisara beharrezko segurtasun neurriak hartu beharko dituzu, izaera tekniko eta antolatzailekoak, sarbidea duzun datuen tratamenduan eta zainketan bertan ageri diren datu pertsonalen segurtasuna ziurtatzeko. Horrela, berauen aztoramendua, galera, baimenik gabeko tratamendua edo sarbidea ekidingo da, teknologiaren egoerarekin, gordetako datuen izaerarekin eta izan ditzaketen arriskuekin, giza-ekintza baten ondorioetatik nahiz ingurumen fisiko edo naturaletik eratorritakoekin bat etorriz. Ezingo da fitxategiaren arduradunak emandako informaziorik kopiatu edo erreproduzitu.
    • Inolaz ere ezingo dituzu datu pertsonalak argitaratu, besterendu, ezingo dizkiozu eman ere, ez hitzez ezta idatziz ere, bitarteko elektronikoekin, paperean edo sarbide informatiko bidez, ezta mantendu ahal izateko ere, hirugarren pertsona bati.

      Betebehar honek, kontratu-harremana bukatu ondorenean ere iraungo duen honek, alde guztien artean ezarri den zerbitzuen kontratuaren arabera, izaera pertsonaleko datuetara sarbidea duen edozein pertsonari eragiten dio.

    • Behin kontratua amaitu denean, Visesak erabakiko du izaera pertsonaleko datu horiek desegin egin beharko dituzun ala Visesari edo honek izendatutako arduradunari itzularazi beharko dizkiozun. Berdin egingo da tratamendurako helburuarekin izaera pertsonaleko daturen bat ageri den bestelako edozein euskarri edo dokumenturekin ere.
    • Visesak agindutako inolako tratamendurik ezingo duzu egin azpikontratatutako hirugarren batekin, horretarako baimenik izan ezean. Kasu horretan, kontratazioa beti Visesaren izenean eta bere bitartez egingo da.
    • Datuak onartutako aurrekontuan zehazten diren helburuen ordez beste helburu batzuetara bideratuz gero, hirugarrenei jakinarazi edo hemen zehaztutako betebeharrak betetzen ez badira, tratamenduaren arduraduna ere izango zara eta pertsonalki parte hartutako arau hausteen eta bertatik eratorri daitezkeen ondorioen aurrean erantzun beharko duzu, fitxategiaren arduraduna arau hauste honengatik hirugarren pertsonen bidez etor daitekeen edozein kexaren arduratik erabat at mantenduz.

      Zehazki, Visesari egotzi dakiokeen ardura osoa onartu beharko duzu, dagozkien aginteek ezarritako edozein administrazioko isunen ondorio gisara edota prozedura judizial edo estrajudizialetan aitortutako fitxategiaren arduradunaren aurka egindako kalte-galeren kalte-ordainarekiko gaitzespen modura, bertatik erator litezkeen abokatu, prokuradore edo bestelako ezein profesionalen zerbitzuen gastu guztiak barne.

    Lan-poltsei buruzko informazio-klausula

    Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA (Visesa) sozietatean tratatzen ditugun datu pertsonalez eta datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen araudia zehatz-mehatz betetzeaz arduratzen gara, hala nola 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena (aurrerantzean, DBEO).

    Bertan xedatutako betez, Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA (Visesa) sozietateak bere datu pertsonalen gainean egiten dituen tratamenduei buruzko alderdi hauen berri ematen dio interesdunari:

    • Tratamenduaren arduraduna: Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA (Visesa) IFZ A20306775, egoitza: Gamarra Atea 1A – 2. solairua, 01013, Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava). Posta elektronikoa: visesa@visesa.eus.
    • Datuak babesteko sailarekin (DBS) harremanetan jartzeko datuak: Gamarra Atea, 1A – 2. solairua, 01013, Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava). Posta elektronikoa: dpo@visesa.eus.
    • Tratamenduaren helburua: enpresak langileak hautatzeko egiten dituen prozesuetan interesdunen parte-hartzea kudeatzea eta kontratatutako langile gisa sartzen ez badira, lan-poltsen parte-hartzea kudeatzea.
    • Tratamenduaren legitimazioa: interesdunaren datu pertsonalak tratatzeko oinarri legal eta juridikoa langileak hautatzeko prozesuan parte hartzeko curriculuma bidaltzean interesdunak emandako baimena da.
    • Datuen hartzaileak: zure datuak ez zaizkio beste inori lagako, hala ere, lan-poltsa Visesaren web-orrian argitaratuko da.
    • Datuak noiz arte gordeko diren: jasotzen ditugun curriculum vitaeak, eta ondorioz, bertan agertzen diren datu pertsonalak lan-poltsaren indarraldian gordeko dira.
    • Datu babesaren gaineko eskubideak: zure datu pertsonaletarako sarbidea eska dezakezu, edo, hala badagokio, datu horiek zuzentzeko edo ezabatzeko, tratamendua mugatzeko (kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko besterik ez ditugu erabiliko), tratamenduaren aurka egiteko, tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko (profilak egitea barne), baita datu pertsonalak eramateko ere. Horretarako, eskaera bat bidali beharko duzu idatziz egoitza honetara: Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA (Visesa), Gamarra Atea 1A – 2. solairua, 01013, Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava), edo mezu elektroniko bat bidali dezakezu dpo@visesa.eus helbidera. Baliteke zure NANaren kopia bat eskatzea, behar izanez gero, zure nortasuna egiaztatzeko.

      Nolanahi ere, erreklamazio bat aurkeztu dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, egoitza elektronikoaren bidez edo Madrileko bulegora gerturatuz: Beato Tomás de Zumárraga kalea, 71, 3, 01008, Vitoria-Gasteiz.

    Hornitzailearen betebeharrak datu pertsonalen tratamenduari dagokionez

    • Tratatzen dituzun datu pertsonalak edo jasotzen dituzunak mezu honen bidez onartzen dugun aurrekontuan adierazitako zerbitzuak emateko soilik erabiltzea. Datuak ezin izango dituzu inolaz ere zure helburuetarako erabili, ezta bertan jasotakoez bestelako helburuetarako ere.
    • Datuak Visesaren jarraibideen arabera tratatzea. Jarraibideetako batek DBEO edo datuak babesteko beste edozein arau urratzen duela uste baduzu, berehala jakinarazi behar diozu Visesari.
    • Visesaren jarraibideren bat argi ez baduzu eskura dituzun datu pertsonalei buruz jarduteko moduari buruz, inolako datu-tratamendurik egin aurretik, Visesarekin jarri beharko duzu harremanetan, eta jarraibide hori argitu.
    • Visesaren kontura egindako tratamendu-jardueren kategoria guztien erregistroa idatziz jasotzea, DBEOk eskatzen duen informazioa jasoz.
    • Ezin izango dizkiezu datuak hirugarrenei jakinarazi, Visesaren berariazko baimenik izan ezean, legez onargarriak diren kasuetan.
    • Nazioarteko datu-transferentziarik egin ezin duzun arren, egin behar izanez gero, Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA (Visesa) enpresari jakinarazi beharko diozu, eta transferentzia hori egin aurretik idatziz egiaztatu beharko duzu datuak babesteari buruz indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen baldintzak betetzen dituela, eta ziurtatu beharko duzu datuak jasotzen dituen erakundeak segurtasun bera duela eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen dituela.
    • Kontratu honetan aipatzen diren eta datu pertsonalen tratamendua dakarten prestazio eta tratamenduetako bakar bat ere ezin izango duzu azpikontratatu, zerbitzuen funtzionamendu normalerako beharrezkoak diren zerbitzu osagarriak izan ezik. Tratamenduren bat edo prestazioren bat azpikontratatu behar izanez gero, aldez aurretik eta idatziz jakinarazi beharko diozu Visesari, 15 egun lehenago, azpikontratatu nahi diren tratamenduak adierazita eta argi eta garbi identifikatuta enpresa azpikontratista eta haren harremanetarako datuak (gutxienez, izen soziala, IFZ, helbidea eta helburu soziala). Azpikontratazioa egin ahal izango da ezarritako epean Visesak kontrakorik adierazten ez badu.
    • Zerbitzua ematearen ondorioz eskuratu dituzun datu pertsonalak isilpean gordetzeko betebeharrari eustea, baita bukatu ondoren ere.
    • Datu pertsonalak tratatzeko baimena duten pertsonek, berariaz eta idatziz, konfidentzialtasuna errespetatzeko eta dagozkion segurtasun-neurriak betetzeko konpromisoa hartzen dutela bermatzea. Horiei buruz behar bezala jakinarazi behar zaie.
    • Arduradunaren esku uztea aurreko atalean ezarritako betebeharra betetzen dela frogatzen duten agiriak.
    • Datu pertsonalak tratatzeko baimena duten pertsonek datu pertsonalak babesteko behar duten prestakuntza dutela bermatzea.
    • Visesari laguntzea datuak babesteko eskubideak baliatzeko erantzunean. Eskubide horien inguruko eskaeraren bat jasotzen baduzu, berehala jakinarazi beharko diozu Visesari, edo, gehienez ere, 24 orduko epean. Horretarako, mezu elektronikoa bidali beharko duzu dpo@visesa.eus helbidera.
    • Visesari jakinaraziko dizkiozu, beharrezkoa ez den luzamendurik gabe, 24 orduko epea baino lehen, eta dpo@visesa.eus helbide elektronikoaren bidez, zure ardurapean dituen datu pertsonalen segurtasunaren inguruko urraketak, gertakaria dokumentatzeko eta jakinarazteko esanguratsua den informazioarekin batera.
    • Arduradunaren eskura jartzea bere betebeharrak betetzen dituela frogatzeko behar duen informazio guztia, bai eta arduradunak edo hark baimendutako beste auditore batek egiten dituen auditoretzak edo ikuskapenak egiteko ere.
    • Segurtasun-neurri tekniko eta antolatzaile aproposak ezartzea, arriskuari egokitutako segurtasun-maila bermatzeko. Neurri horiei esker, igorritako, gordetako edo bestela tratatutako datu pertsonalak suntsitzen, galtzen edo istripuz edo legez kanpo aldatzen ez direla, eta datu horiek baimenik gabe komunikatu edo eskuratzen ez direla ziurtatuko dugu.
    • Kontratua amaitu ondoren, Visesari edo izendatutako tratamendu-arduradunari itzuli beharko dizkiozu datu pertsonalak eta, egokia bada, horiek agertzen diren euskarriak. Itzultzearekin batera, zuk erabilitako ekipamendu informatikoan dituzun datuak guztiz ezabatu beharko dituzu.
    • Visesaren esku jarri beharko duzu dokumentu honetan ezarritako eginkizunak bete dituzula frogatzeko beharrezko informazio guztia. Horrez gain, informazioa beharrezkoa izango da entzunaldiak egiteko aukera eman eta horiei laguntzeko, Visesak edo horrek baimendutako beste entzule batek egindako ikuskatzeak barne.
    • Datuak onetsitako aurrekontuan jasotakoak ez diren beste helburu batzuk lortzeko erabiltzen badituzu, hirugarrenei jakinarazten badizkiezu edo agiri honetan adierazitako eginkizunak bete gabe erabiltzen badituzu, tratamenduaren arduradun izango zara, eta zuk zeuk egindako arau-hausteen eta horien ondorio posibleen erantzule izango zara. Hori dela eta, arau-hauste horretan oinarrituta hirugarrenek egindako erreklamazioek ez diote inongo kalterik eragin beharko Visesari.

      Hain zuzen ere, Visesari eragin ahal zaion kalte ororen ardura zure gain hartuko duzu. Kalte horietan sartuko lirateke agintaritza eskudunak ezarritako edozein administrazio-zigor mota, bai eta Visesaren aurkako prozedura judizialetan eta estrajudizialetan deklaratutako kalte-galeren ordainketak ere, abokatuen, prokuradoreen eta beste edozein profesionalen fakturetatik eratorritako gastuak barne.

    Enpresa lizitatzaileek emandako datu pertsonalen tratamendua

    2016/679 (EB) Erregelamenduak ( 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena) xedatutakoa betez, zerbitzuaren lizitatzaile eta adjudikaziodunen datu pertsonalen tratamenduari buruzko alderdi hauen berri ematen da:

    • Tratamenduaren arduraduna: Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA (Visesa), IFZ A20306775, egoitza: Gamarra Atea 1A – 2. solairua, 01013, Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava). Telefonoa: 945 21 40 50 eta posta elektronikoa: visesa@visesa.eus.

      Datuak babesteko sailarekin (DBS) harremanetan jartzeko datuak: dpo@visesa.eus

    • Tratamenduaren helburua: zerbitzuaren lizitazio hau kudeatzea, eta, azkenean, adjudikaziodun suertatuz gero, kontratu-harremana eta ematen diren zerbitzuak behar bezala mantentzeko, garatzeko, betetzeko eta kudeatzeko erabiliko dira.
    • Legitimazioa: lizitatzaileen datu pertsonalei dagokienez, datu pertsonalak tratatzeko oinarri legal eta juridikoa hura kudeatzeko beharrezkoak diren kontratu aurreko neurriak aplikatzea da.

      Adjudikaziodunaren datu pertsonalei dagokienez, oinarri legala bi alderdien artean sinatzen den kontratua egikaritzea da.

    • Datuen hartzaileak: Herri-Kontuen Euskal Epaitegia, gure jardueraren organo ikuskatzailea den aldetik, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko otsailaren 5eko 1/1988 Legean xedatutakoa betez. Eta hala badagokio, dagozkion zerga betebeharrak betetzeko eskumena duen zerga administrazioa, probintzia bakoitzean aplikagarri den Zergen Foru Arauaren arabera.
    • Datuak noiz arte gordeko diren: lizitatzaileen datu pertsonalak lizitazioa indarrean dagoen bitartean gordeko ditugu, eta, indarraldia amaitzean, erantzukizunen preskripzio-epean.

      Enpresa adjudikaziodunaren kasuan, lege- eta zerga-betebeharren preskripzio- epeetan.

    • Datu babesaren gaineko eskubideak: edozein unetan eska dezakezu zure datu pertsonaletarako sarbidea edo, hala badagokio, datu horiek zuzentzeko edo ezabatzeko, tratamendua mugatzeko (kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko besterik ez ditugu erabiliko), aurka egiteko, tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko (profilak egitea barne), baita datu pertsonalak eramateko ere. Horretarako, eskaera bat bidali beharko duzu idatziz egoitza honetara: Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA (Visesa), IFZ A20306775, Gamarra Atea 1A – 2. solairua, 01013, Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava), edo mezu elektroniko bat bidali dezakezu dpo@visesa.eus helbidera. Baliteke zure NANaren kopia bat eskatzea, zure nortasuna egiaztatzeko beharrezkoa bada.

      Nolanahi ere, erreklamazio bat aurkeztu dezakezu Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan, egoitza elektronikoaren bidez edo Madrileko bulegora gerturatuz: Beato Tomás de Zumárraga kalea, 71, 3, 01008, Vitoria-Gasteiz.

    Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa

    Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak eta Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak ezarritakoarekin bat, zure datu pertsonalak tratatzen ditugun moduari buruzko honako auzi hauen berri eman nahi dizugu:

    • Tratamenduaren arduraduna: Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA (Visesa), IFZ A20306775 duena eta helbidea Gasteizen duena (Gamarrako atea, 1A – 2. solairua, 01013, Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava).
    • Datuak Babesteko Ordezkariaren kontaktu-datuak: Gamarrako atea, 1A – 2. solairua, 01013, Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava). Posta ektronikoa: dpo@visesa.eus.
    • Bildutako datu pertsonalak: zuri buruz bildu ditugun datu pertsonalak kontratu-harremana aurrera eramateko beharrezkoak dira. Beraz, nahitaezkoa da horiek ematea, izan ere, eman ezean, ezingo da harreman hori abiarazi.
    • Tratamenduaren helburua: jakinarazi nahi dizugu zure datu pertsonalak kontratu-harremana behar bezala mantendu, garatu, bete eta kontrolatzeko erabiliko ditugula.
    • Tratamenduaren legitimazioa: zure datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa da hori beharrezkoa dela kontratu-harremana aurrera eramateko, eta DPBLOren baldintzak betetzen badira, interes legitimoa da.
    • Datuen hartzaileak: egokia bada, zure datu pertsonalak zergen administrazioari helaraziko dizkiogu, zerga- eta lege-eginkizunak betetzeko, bai eta finantza-erakundeari ere, horren bidez kudeatzen ditu-eta gastuak enpresak.

      Halaber, zure datu pertsonalak Kontuen Euskal Epaitegiari jakinarazi ahalko dizkiogu, gure jardueraren erakunde ikuskaria da-eta. Horrek ez du galaraziko Visesaren Gardentasun Atarian, web-orrian, argitaratzea. Horrek guztiak ez dio kalterik eragingo alderdi bakoitzak izan ditzakeen arduradunei. Alderdi akoitzak arduradun horiekin dagokion datuen tratamendu-kontratua sinatu ahal izango du, DBEOren 28.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

    • Datuen nazioarteko transferentziak: jakinarazten dizugu ez dugula datuen nazioarteko transferentziarik egiten.
    • Datuak gordetzeko epea: zure datu pertsonalak kontratu-harremanak iraun bitartean gordeko ditugu eta, gero, lege-eginkizunak bete ahal izateko beharrezko epeak iraun bitartean.
    • Datuak babesteko eskubideak: zure datu pertsonalak eskuratzea eta horien zuzenketa, ezabapena, tratamenduaren mugatzea, aurkaritza edo eramangarritasuna eskatu ahalko dituzu, Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. - Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA (Visesa) enpresari (Gamarrako atea, 1A – 2. solairua, 01013, Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava) zuzendutako idatzizko eskaera bat bidaliz, edo dpo@visesa.eus helbidera mezu bat bidaliz. Baliteke zure NANaren kopia bat eskatzea, zure nortasuna egiaztatzeko, behar izanez gero.
    • Erreklamazioa AEPDren aurrean: erreklamazioa aurkeztu dezakezu Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean, horren egoitza elektronikoan nahiz helbidean: Beato Tomás de Zumárraga kalea, 71, 3, 01008, Vitoria-Gasteiz.