Lurzoruak eskuratzea
Lurzoruak eskuratzea
2018-2020 aldirako Etxebizitza Plan Zuzentzailea, 2021-2023 aldirako Etxebizitza Plan Zuzentzailea eta, gaur egun, 2022-2036 aldirako Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala, Euskal Autonomia Erkidegoko Etxebizitza Legearen esparruan prestatuak, alokairu eskuragarria sustatzea da helburua, eta, zehazki, alokairuko babes publikoko etxebizitzen parkea handitzea, Visesarentzat lurzorua erakartzeko eta alokairuko babes publikoko etxebizitzak sustatzeko helburuak ezarrita.
Helburu horiek betetzeko, EAEko udalekiko eta beste administrazio publiko batzuekiko erakundeen arteko lankidetzatik harago, beharrezkoa da eragile pribatuek parte hartzea, etxebizitza babestuetarako lurzoru-zorroa handitzeko.
Hala, 2019ko deialdi publikoan lortutako emaitzak ikusita, eta beharrezko lurzoruak edukitzeko, Visesak lurzorua erosteko eskaintzak izapidetzeko prozedura eta baldintza orokorrak ezarri dira, eta eskaintzak aurkezteko epea zabalik geratu da.