NOR GARA?

    Nor gara - Visesa

    Pertsonekin hartzen dugu konpromisoa Euskadin etxebizitza duina eta kalitatezkoa eskura dezaten

    Visesa Eusko Jaurlaritzaren mendeko sozietate publikoa da etxebizitzaren arloan, etxebizitza-politika publikoak garatzeko.

    Lurzorua kudeatzen dugu eta alokairuko etxebizitza babestua sustatzen dugu gehien behar dutenentzat; hiri-berroneratzea eta birgaikuntza bultzatzen eta laguntzen dugu, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.

    Estructura organizativa

    Kapital sozial

    Eusko Jaurlaritzaren % 100eko sozietate publikoa gara.

    Kapital sozial

    Funtzioak

    Visesan, lurzorua kudeatzen dugu, eta alokairuko etxebizitza publiko jasangarria sustatzen dugu  behar duten pertsonentzat.

    Hiriko espazio zaharkituak berreskuratzeko, hiria berritzeko eta etxebizitzak eta azpiegiturak birgaitzeko lan egiten dugu, bizi-kalitatea hobetzeko eta lurralde iraunkorra sustatzeko.

    Ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen iraunkortasuna sustatzen dugu gure jardueraren garapenean.

    Partaideak eta aholkatuak

    Ez dugu inongo enpresaren akziodunetan parte hartzen.

    Kargu publikoak eta esleipen askekoak

    Visesako pertsonak

    Lankidetzan, inplikazioan, zorroztasunean, enpatian eta egokitzeko gaitasunean sinesten dugu.

    Zerbitzu publikoarekin eta gizartearentzako balioa sortzearekin konprometitutako talde bat osatzen dugu.

    Visesako pertsonok 6 funtzio-arlotan antolatzen gara.