Sariak eta aintzatespenak

    Sariak eta aintzatespenak

    Banner - Sariak eta aintzatespenak

    Honako hauek dira Visesak bere lana aintzatesteko jaso dituen sariak 

    Sariak eta aintzatespenak

    2024ko sariak eta aintzatespenak

    AVS

    Visesak Accesit saria jaso du Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Elkartetik (AVS), alokairu sozialeko 1.140 etxebizitza publikoak sustatzeagatik, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) 6. Programaren-Next Funtsak esparruan.

    2023ko sariak eta aintzatespenak

    Jasangarritasunaren aldeko konpromisoa

    Eusko Jaurlaritzak aitorpena egin dio Visesari Euskadin jasangarritasunarekin izan duen konpromisoagatik; izan ere, Eko- Kudeaketako eta Auditoretzako Europako Eskeman EMAS erregistratutako 100 erakundeetako bat da.

    AVS

    Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Elkarteak (AVS) Visesa saritu du, elektrifikazio berriztagarriaren bidez EAEko alokairu-erregimeneko etxebizitza publiko sozialaren bizi-ziklo osoaren jasangarritasuna hobetzeko egin duen proposamenagatik.

    Rebuild saria

    Visesak eraikuntza industrializatu onenaren Viuda Sainz saria jaso du Berrikuntzako Erosketa Publikoko prozesua martxan jartzeagatik, alokairuko babes ofizialeko 33 etxebizitzako (BOEa) sustapena egiteko Sopelan.

    2022ko sariak eta aintzatespenak

    QIA Quality Innovation Award

    SmartEnCity-Koroatze proiektuak irabazi du Euskadin (2021). Visesa saritu dute sustatzaile delegatuaren rolagatik, birgaitze-lanen izapidetze-, kontratazio-, kudeaketa- eta gainbegiratze-prozesuan. Horrez gain, giltzak eskura eman dizkie birgaitutako etxebizitzen onuradunei.

    Nazioarteko fasean, gainera, Prize saria jaso du.

    Advanced Arquitecture Awards – Rebuild

    Finalista eraikinen jasangarritasunaren, deskarbonizazioaren eta energia sortzeko gaitasun handiagoaren Aldes sarian, alokairuko gizarte-etxebizitzen parke berriaren elektrifikazio berriztagarriaren proiektuagatik.

    Sariak eta aintzatespenak 2021ean

    AVS sariak

    Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Espainiako Elkarteak hiru sari eman dizkio Visesari:

    • Saria SmartEncity-Koroatze proiektuari hiri-birgaitze eta -biziberritzearen kategorian.
    • 1. accesita babes publikoko etxebizitzen etxejabeen elkarteentzako energia-zerbitzuak emateagatik, zerbitzu publikoen kudeaketa instrumental onenaren kategorian.
    • Accesita 65 BOE-ei Muliaten, Hondarribian, ingurumen-kudeaketa onena egin duen enpresaren kategorian.

    Quality Innovation Day (QIA) - Euskalit

    Visesak irabazi du Euskadin Sektore Publikoaren kategorian. Administrazioaren rol berritzailea azpimarratu da SmartEnCity-Koroatze proiektuan, birgaitzea sustatzeko sustatzaile delegatu gisa, birgaitze-lanen diseinu eta egikaritze zuzena izapidetu, kontratatu, gainbegiratu eta kudeatzen eta onuradunen finantzaketaz arduratzen, giltzak eskura ematen, amaierako produktuarekin.

    Visesak Euskadi ordezkatu du nazioarteko fasean.

    Osalan

    Osalanek saritu egin ditu Visesaren telelan-modalitatearen jardunbide egokiak.

    2020ko sariak eta aintzatespenak

    Europako Batzordearen berrikuntza-radarra

    Europako Batzordearen berrikuntza-radarrak Visesak zuzendutako bi ekintza aukeratu ditu, SmartEnCity proiektuaren esparruan, berrikuntza bikain gisa: eraikinen birgaitzea sustatzeko Visesaren zerbitzu berritzailea, etxejabeen elkarteen aldeko enpresa sustatzaile delegatu gisa, jarduketa guztietan; eta herritarrak inplikatzeko tresna-sorta, proiektua herritarrei hurbildu eta hedatzean oinarrituta, zenbait mailatan: hiri-mailan, auzo-mailan, eraikin-mailan eta, azkenik, pertsona bakoitzaren mailan.

    Aurreko sariak eta aintzatespenak

    Housing Solutions for the Locked Out

    Etxebizitza Sailak hiru proposamen aurkeztu dizkio Europar Batasunaren Housing Solutions for the Locked Out ekimenari: Bolueta, AZBak-alokairuko zuzkidura-bizitokiak eta Bizigune programa. Haren xedea da etxebizitza-politiken arloko praktika europar onenen balioa azpimarratzea.

    Aurkeztutako 90 proiektuak aztertu ondoren, hiru proposamenak aukeratu dituzte 50 onenen artean. Bolueta proiektuak zazpigarren postua lortu du, eta agerian geratu da Passivhaus proiektu horren garrantzia, kontsumo ia nuluko bizitegi-eraikin garaiena baita munduan.

    Kontratazio publiko berdea

    Visesak Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berdearen programara atxikitako erakundearen diploma jaso du.

    Green Solutions Awards

    Green Solutions Awards lehiaketaren esparruan, Construction 21 erakundeak energia eta klima epelak, karbono gutxi eta erabiltzaileen saria eman dizkio Visesari, Boluetako (Bilbao) Passivhaus eraikinaren bikaintasunagatik.

    Europako Ingurumen Erregistroaren ziurtagiria EMAS

    Visesak EMAS ziurtagiria lortu du, ingurumen-arloko etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoa egiaztatzeko.

    Passivhaus ziurtaguria #361Bolueta proiektuari

    Nazioarteko Passivhaus Konferentziaren 22. edizioan, Visesak Bolueta auzo bilbotarrean sustatutako eta VArquitectos erakundeak idatzitako 361 etxebizitza babestuen eraikinaren proiektuak jaso du estandar aleman zorrotzaren betekizunak betetzen dituela dioen ziurtagiria.

    Albert Serratosa

    Visesaren Bolueta-Bilbao proiektua finalista gisa aukeratu dute, hiri-berroneratzearen eta Nerbioi-Ibaizabal ibai-ingurunearen eraberritzearen adibide gisa, Premio Ciudad y Territorio Albert Serratosa sariaren bigarren edizioan (Caminos fundazioak sustatu du).

    Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2020 Plana - ZTBP

    SmartEnCity-Koroatze proiektua aukeratu dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2020 Planaren (ZTBP) proiektu enblematiko gisa.

    AVS saria

    Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Espainiako Elkarteak (AVS) accesit batekin saritu du Visesak Salburua auzo gasteiztarrean sustatutako 171 gizarte-etxebizitzen proiektua, obra berriko eraikuntza onenaren kategorian.

    ORP nazioarteko fundazioa

    Visesari enpresa-saria eman diote laneko arriskuen kudeaketagatik ingurune konplexu batean; saria ORP nazioarteko fundazioak eman dio.

    European Responsive Housing Awards

    Sari berezia European Responsive Housing Awards ekitaldian, finalistak izateagatik Europar Batasunaren Errentarien Nazioarteko Batasunak antolatutako atal hauetan: tokiko gizarte-jasangarritasuna eta pertsonen kudeaketa arduratsua.

    Europako Batzordearen aitorpena

    Visesaren erosketa publiko berdearen arloko jarduketa, altzarien eta sukaldeko ekipamenduen lizitazioan, jardunbide egoki gisa argitaratu da Green Public Procurement in practice buletinean.

    Eraikin Adimendunen II. Kongresua

    “Energia-kudeaketa adimenduna etxebizitza publikoen eraikinetan, kasu praktikoa: 176 gizarte-etxebizitza Gasteizen (Visesa-Eusko Jaurlaritza)” artikulua argitaratu dute kongresuaren esparruan.

    Saria laneko segurtasunaren kudeaketari

    Visesak aurkeztutako proposamenak irabazi du laneko segurtasunaren kudeaketaren saria, FSL-Formación de Seguridad Laboral aldizkariak antolatutako laneko segurtasun- eta osasun-sarien IV. lehiaketa nazionalean.

    Jardunbide Egokien Nazioarteko Lehiaketaren X. edizioa

    Habitataren Nazioarteko Egunaren (Sustapen Ministerioa) testuinguruan, Bolueta proiektua aurkeztu dute Jardunbide Egokien Nazioarteko Lehiaketaren X. edizioan (Dubai) parte hartu duten Espainiako jardunbide egokien erakusketan.

    CECODHAS

    PIME's A-32 proiektua aukeratu dute jardunbide egokien adibide gisa, CECODHAS erakusketan, Solar Deccathlon Europe 2014 delakoan (Versailles).

    Euskaliten 400 Klubaren XI. topaketa

    Finalista Euskaliten 400 Klubaren XI. topaketan, nazioartekotzearen arloko jardunbide egokiengatik, nazioarteko lankidetzako PIME´s proiektuagatik (7. postua I+G+b arloan).

    AVS saria

    Visesaren Salburuako 240 BOE-n proiektua errendimendu handikotzat jo dute eraikuntza jasangarriaren alderdi guztietan, eraikinak ez baitu ia kontsumorik (NZEB) eta energia-kalifikazioa baitu. Gainera, etxebizitza babestuen arloko jardunbide egokien AVS saria jaso du Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Espainiako Elkartearen eskutik.

    Nazio Batuen jardunbide egokien X. nazioarteko lehiaketa (Dubai 2014)

    “Bilbao-Bolueta: pertsonentzako hirigintza” praktikak Best kalifikazioa jaso du, eta finalisten zerrendan sartu da.

    Mutualia saria

    Accesita jaso du Mutualia sariaren VI. edizioan, Visesak laneko segurtasun eta osasunaren arloan egindako kudeaketa- eta prebentzio-lana saritzeko.

    Eraikuntza jasangarriaren saria

    Gaztela eta Leongo Juntak eraikuntza jasangarriaren saria eman dio Bermeoko 50 BOE bioklimatikoen sustapenari, bizitoki kolektiboen kategorian.

    Espainiako Arkitektura Teknikoaren Kontseilu Nagusia

    Espainiako Arkitektura Teknikoaren Kontseilu Nagusiaren saria eraikuntzako segurtasun eta osasunaren arloko lidergo eta berrikuntzari, ekimen publiko onenaren kategorian.

    Endesa saria

    Higiezinen sustapen jasangarrienaren Endesa saria Bermeoko 50 BOE bioklimatikoei.

    AEDIPE+ Human-Giza kapitala

    AEDIPE+ Human-Giza kapitala saria pertsonetan oinarritutako berrikuntzari, administrazio publikoen kategorian.

    EHAOE

    EHAOEaren Arkitekto Hirigileen Euskadi eta Nafarroako Taldearen saria Boluetako proiektuari, Hiria, Hirigintza eta Ekologia ekitaldiaren XI. edizioan.

    Zilarrezko Bikain

    Visesaren euskara-presentzia, -erabilera eta -kudeaketak Zilarrezko Bikain ziurtagiria jaso du.

    sb08 Melbourne – Sustainable Building

    sb08 Melbourne – Sustainable Building saria Bermeoko 50 BOE-n sustapenari.

    Zilarrezko Q

    Visesak erakunde bikainen Zilarrezko Q-a jaso du Eusko Jaurlaritzaren eskutik, eta Euskadiko lehen etxebizitza-sustatzailea izan da berrikuntzan eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako kudeaketa aurreratuaren saria lortzen.

    ISO 14001 ziurtagiria

    Visesak ISO 14001 ziurtagiria lortu du ingurumen-kudeaketaren sistemagatik.

    EHAEO

    Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) saria eraikuntza onenari, Lakuako (Gasteiz) 168 gizarte-etxebizitzen sustapenagatik.

    ISO 9001 ziurtagiria

    Visesak ISO 9001 ziurtagiria lortu du kalitatea kudeatzeko sistemagatik.