Proiektu estrategikoak

    Proiektu estrategikoak

    Zorrotzaurre

    Bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko uhartea

    Zorrotzaurreko proiektua Bilboko garrantzitsuenetakoa da. Hasiera batean Zaha Hadid arkitektoak diseinatu zuen, eta egun dagoen hiria berrerabiltzen du uhartea auzo jasangarria eta hiriko gainerako lekuekin ondo konektatua izan dadin.

    5.620 etxebizitza inguru izango ditu; horietatik erdia babestuak izango dira eta Visesak 922 sustatuko ditu eta 266 Eusko Jaurlaritzak; Eusko Jaurlaritzak, gainera, alokairuko 57 zuzkidura-bizitoki sustatuko ditu.

    Ezagutu gehiago Zorrotzaurre proiektuari buruz

    Bolueta

    Passivhaus etxebizitza publikoak

    Bilboko Bolueta 421. banaketa-arearako proiektua erabiltzen ez diren lurzoru industrialak berreskuratzeko beharretik sortu da, eremu osoa eraldatzeko eta auzo jasangarri eta moderno bihurtzeko.

    Bolueta eraikuntzaren aldetik nabarmentzen da, diseinu arkitektoniko aurreratu eta jasangarria baitu, energia aurreztea eta material naturalekin eraikitzea azpimarratzen dituena. Horrez gain, gizartea biziberritzeko proiektu bat da; izan ere, Boluetako 1.100 etxebizitzetatik 680 babestuak izango dira.

    Ezagutu gehiago Bolueta proiektuari buruz

    Sestao Vega-Galindo

    Eremu narriatu baten eraldaketa

    Vega-Galindo proiektuaren helburua da Sestaoko bizitegi-eremu narriatu bat eraldatu eta hobetzea, eta, aldi berean, babes publikoko etxebizitzak sortzea.

    Proiektuan aurreikusita dago 1.351 etxebizitza eraikitzea La Puntan; horietako 946 babes publikokoak izango dira eta Visesak 625 sustatuko ditu.

    Ezagutu gehiago Sestao Vega-Galindo proiektuari buruz

    SmartEnCity – Koroatzea

    Auzo baten birgaitze energetikoa

    SmartEnCity proiektua Europako “Hiri eta erkidego adimendunak” programaren barruan dago. Haren helburua da CO2 gabeko hiriak sortzeko estrategia bateratu bat diseinatzea. Programa horretan, Vitoria-Gasteiz eredu izan da energia-eraginkortasuneko, mugikortasun jasangarriko eta informazioaren eta komunikazioaren teknologietako (IKT) irtenbideen aplikazioan.

    Visesan 302 etxebizitzen birgaitze energetikoa gauzatu dugu, hau da, guztira 26 auzokideen komunitate.

    Ezagutu gehiago SmartEnCity – Koroatzea proiektuari buruz

    Sestao

    “Vega Galindo” Bizitegirako Hiri Lurzoruaren Area mugakidea da Sestaoko hirigunearekin, eta Sestaoko eremu narriatuak berregituratu eta biziberritu daitezen bultzatzeko diseinatu da. Aurrekoaren harira, babes publikoko etxebizitzetarako lurzorua eskaintzen da. Ekimen honen helburua da arrazoizko prezioetan etxebizitzak izatea eta birgaitze-areetako egoiliarrak errazago birkokatzea.

    "La Punta" eremuan guztira 1.351 etxebizitza eraikitzea aurreikusten da. Horietatik 625 Visesarenak dira, eta bi egikaritze-unitatetan (UE1 eta EU2) banatuta daude. Gainera, guztietatik 946 etxebizitza babesaren pean egongo dira. EU1 eremuan, Visesak dagoeneko 163 etxebizitza babestu sustatu ditu, gizarte-laguntzako etxebizitzak eta alokairuko nahiz salmentako babes ofizialeko etxebizitzak barne, eta gaur egun alokairuko babes ofizialeko beste 180 etxebizitza eraikitzen ari da.

    “Vega Galindo” Sestaoko proiektuak oso gizarte-kutsu sendoa du. Hala, infraetxeen ordez etxebizitza duinak egingo dira, garraio-azpiegiturak berrantolatuko dira sarbideak eta Sestaorekin nahiz udalerri mugakideekin konexioak hobetzeko, eta San Frantzisko Campa, Bilboko itsasadarraren ondoan dagoen aisialdiko eremua, biziberrituko da.

    Ingurumenaren ikuspegitik, proiektua azpimarragarria da Galindoko itsasadarraren inguruena hobetzen baitu. Jendeak gozatzeko ibaiertzak berreskuratuko dira, industria-lurzoruak deskontaminatu eta 5.700 m² urbanizatuko dira EU1 eremuan. Horrez gain, area honetan indusketa arkeologiko garrantzitsua gauzatu da, Bizkaian orain arte aztertutako handiena, azalerari dagokionez.