INFORMAZIO SISTEMETAKO TEKNIKARIA

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
2026/05/22 - 2026/06/01
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
Lehiaketa:
INFORMAZIO SISTEMETAKO TEKNIKARIA
Lanpostua:
INFORMAZIO SISTEMETAKO TEKNIKARIA
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Iraupen mugagabeko txanda-kontratua
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Eginkizunak eta atazak:

Erakundearen informazio-sistemen plana behar bezala ezartzeko euskarria ematen du:

  • azpiegitura kudeatzen eta optimizatzen laguntzea eta hobekuntzak proposatzea
  • aplikazio korporatiboen mantentzea eta hobekuntza kudeatuz
  • sistema-proiektuen analisi funtzionala egiten, diseinua eta inplementazioa barne, Visesaren prozesuen eskakizunei erantzuteko, hobekuntzak ere proposatuz
  • kontratatutako zerbitzuen jarraipena eta ikuskapena egitea
  • Dokumentazioaren kudeaketa digitalerako sistematika eta tresna informatikoak ezartzen eta mantentzen laguntzea, besteak beste, dokumentu-kudeaketa korporatiboa, espediente elektronikoen administrazioa, artxibo digitaleko sistemak, sinadura elektronikoa eta izapidetze elektronikoko prozesuak.

Hori guztia Informazio Sistemen arduradunaren jarraibideei jarraituz eta informazioaren segurtasunaren kudeaketan euskarria emanez (Zibersegurtasuna, Datuen Babesa…).

Titulazioa:

Informatikaren arloko unibertsitate-titulu ofiziala, MECES 3 mailakoa (masterra). Honela egiaztatuko da:

  • Ingeniaritzako unibertsitate-titulu ofiziala edo Informatikako lizentziatura, Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparrua (GHEE) baino lehenagoko ikasketa-planen arabera, edo
  • Informatikako Unibertsitate Gradua, Informatika Ingeniaritza, gei Informatikako Unibertsitate Master ofiziala edo Master gehiago lanpostuaren funtzioekin lotutako esparruetan.
Beste baldintza batzuk:
  • Esperientzia: hiru urteko esperientzia, transoformazio digitaleko eta/edo aplikazioen garapeneko eta mantentze-lanetako sistemetako eta/edo eremuetako taldeak koordinatzaile gisa kudeatzen. Gutxienez koordinatzaile batek eta bi kolaboratzailek osatzen dute taldea.
  • Gidabaimena: B
  • Lanpostuari buruzko ezagutzak eta esperientzia baloratuko dira, hautagaiek metatu ahal izan dituztenak eta egiaztatu ahal izan dituztenak eta oinarriak argitaratu baino lehenagoko data dutenak, jarraian jasotzen diren ataletan. Atal horiek baztertzaileak izango dira kasu guztietan (egiaztapen bat faktore bakar batean baloratuko da (puntuaziorik handiena duena).
Oharrak:

HILEKO SOLDATA GORDINA GUTXI GORABEHERA, EUROTAN: 4.287,52 €

Onartzea
Elektronikoa:

TELEFONOA: 945214050 ext.381114

POSTA ELEKTRONIKOA: ixone.d@visesa.eus

HARREMANETARAKO PERTSONAREN IZEN-ABIZENAK: IXONE DIAZ UNZALU

TELEFONOZ HARREMANETAN JARTZEKO ORDUTEGIA: 8:00 - 15:00 astelehenetik ostiralara