Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

Birgaitze energetikorako laguntzak

2022ko ekainaren 30ean, EHAAn argitaratu da laguntzen Agindua, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak sinatutakoa. Agindu horren bidez, bizitegi-eraikinak eta etxebizitzak birgaitu nahi dira, horien eraginkortasun energetikoa handitzeko; eta oinarriak ezartzen dira eta laguntzen deialdia arautzen da.

Laguntza sistema horren artikulazioa bizitegi-birgaitzearen eta etxebizitza sozialaren arloko Birgaitze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko 3., 4. eta 5. programak (Europar Batasunak-Next Generation EUk finantzatuak) garatzen dituen urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan jasota dago.

Zer zerbitzu ematen ditugu Visesan?

Visesaren herritarren arretarako bulegoetan, birgaitze-bulego gisa:

  1. Laguntza-programa eta -ildoen berri ematen dugu (eraikin-mailako jarduketak, jarduketak etxebizitzetan eta lehendik dagoen eraikinaren liburua/proiektuak egitea).
  2. Laguntzen eskatzaileei aholkularitza ematen diegu, aurrez aurre edo telefono bidez, zalantzak argitzeko eta laguntzen baldintzei eta betekizunei buruzko orientazioa emateko xedearekin.
  3. Pertsonei laguntza ematen diegu laguntzak jaso ahal izateko eskaerak aurkezteko.

Informazio gehiago

Informazio gehiago jasotzeko, egin klik hemen.

Eskatu hitzordua

Eskatu hitzordua hemen

Euskadi, auzolana