Visesak Berrikuntzaren Erosketa Publikoa bultzatzen du TRUEHOME europar proiektuaren esparruan

    Argitalpen-data: 

    Visesak urrats berri bat eman du TRUEHOME proiektu europarraren garapenean, Errenteriako Altzateko babes ofizialeko 45 etxebizitzaren sustapenean garatuko den erakusleari lotutako Berrikuntzako Erosketa Publikoaren (IPK) lizitazio bat argitaratuta. TRUEHOMEk, Horizon Europe programak finantzatuta eta Europako Bauhaus Berriaren balioekin lerrokatuta, irtenbide berriak lantzen ditu etxebizitza sozial eta eskuragarriago, jasangarriago, inklusiboago eta kalitatezkoago baterantz aurrera egiteko.

    Visesak Berrikuntzaren Erosketa Publikoa bultzatzen du TRUEHOME europar proiektuaren esparruan

    Lizitazioak itxitura-sistema integral eta berritzaile bat garatzea planteatzen du, fatxada industrializatuko panelen bidez, zirkulartasun-irizpideak, oinarri biologikoko materialak eta DfMA (Design for Manufacturing and Assembly) printzipioak txertatuz. Berrikuntzaren Erosketa Publikoari esker, merkatua eta industria inplikatu ahal izango dira eraikinaren baldintza tekniko eta prestazionalei zein TRUEHOMEk zehaztutako berrikuntza- eta ekonomia-helburuei erantzun beharko dien soluzio baten garapenean eta baliozkotzean.

    Ekimen honekin, Visesak kontratazio publikoa eraikuntzaren sektorean berrikuntza bultzatzeko palanka gisa erabiltzearen aldeko apustua egin du, etxebizitza publikoaren beharrak enpresen gaitasun teknologiko eta industrialarekin lotuz. Jardunari esker, etxebizitza diseinatzeko, fabrikatzeko eta eraikitzeko modu berriak ingurune erreal batera eramateko bideragarritasuna ebaluatuko da, etorkizuneko sustapenetara transferitu daitekeen ezagutza sortuko da eta etxebizitza publikoa eredu industrializatuagoetara, zirkularragoetara eta iraunkorragoetara eraldatzen lagunduko da.