Betekizun orokorrak.

Zure eskabideari Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emateko, honako betekizunak bete behar dituzu:

• Eskatzaileetako bat gutxienez adinduna edo emantzipatutako adingabea izatea.

• Atzerritarra izanez gero, indarrean dagoen Egoitza Txartela edukitzea. Etxebizitza erosi nahi dutenek iraupen luzeko baimena beharko dute, eta etxebizitza alokatu nahi dutenek, nahikoa izango dute aldi baterako baimenarekin.

• Etxebizitzaren etorkizuneko pertsona titularren bat Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren baten erroldatuta egotea.

• Etxebizitzaren titularrak izango zareten pertsonek guztira 3.000 eta 50.000 euro arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatu behar dituzue azken zerga-urtean; egiaztatu beharreko gutxiengo diru-sarrerak ezberdinak izango dira etxebizitza erregimeraren arabera. Diru-sarrera haztatuak arin eta erraz kalkulatzeko, eragiketa zuzenean honako kalkulagailuaren bidez egiteko aukera eskaini nahi dizugu; bertan, diru-sarreren, bizikidetza-unitateko pertsona-kopuruaren gaineko datuak eta bizikidetza-unitatea osatzen duen pertsona-kopuru horretatik diru-sarrerak zenbatek dakartzazuen adierazten duten datuak baino ez dituzu eman behar. Diru-sarreren simulazioa.

• Bizikidetza-unitateko kideek ezingo duzue jabetzako, jabetza soileko, azalera-eskubideko edo usufruktuko etxebizitzarik izan, izena emateko eskabidea aurkeztu aurreko bi urteetan.

Iturria: www.etxebide.euskadi.eus Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu Etxebideren web-orrialdean.