VISESAren kogenerazio-instalazioaren kudeaketa
Legeak agindutakoari jarraiki, instalazioaren titularra erregimen bereziko energia-ekoizle izan behar da. Instalazioaren titulartasuna hasieran VISESAri dagokio, funtzionamendu egokia eta energia-kudeaketa egokia ziurtatzeko asmoz. Etxebizitza guztiei osasun-ur beroa emateko, titularrak dagokion kontratua sinatu beharko du jabeen erkidegoarekin. VISESAren titulartasuna gehienez 10 urtez luzatuko da, eta, titulartasun-epea amaitzean, jabeen erkidegoari emango dio ustiapenaren titulartasuna inongo hondar-kosturik gabe. Titularrak edo horrek esku ematen dionak, honakoen ardura hartuko du:
- - Gasa erosi, kogenerazio-tresnaren eta ohiko galdaren erregaia baita.
- - Iberdrolari energia elektrikoa saldu.
- - Galdara-gelan dauden instalazioaren eta bestelakoen mantentze-lan guztien kudeaketa.
- - Promozioko etxebizitzei energia (osasun-ur beroa eta berogailua) eman eta saldu.
- - Jabeen erkidegoari osasun-ur beroaren eta berogailuaren kontsumoa kudeatu eta fakturatu, eta baita etxebizitzetako jabe bakoitzari dagokion kontsumoaren ordainagiria egin ere.
- - Ustiapenaren urteko kontu-ixtea egin, eta bertan inbertsioaren amortizazioa eta, egonez gero, irabazien etxebizitzen jabeen arteko banaketa agertu behar dira. Titularra den bitartean, Visesa arduratuko da kudeatzailea kontratatzeaz eta hornitzaileak aukeratzeaz, eta baita fakturatzeko eta ordaintzeko irizpideak ezartzeaz.