Visesak parte hartzen duen foro, elkarte eta klusterrak
-
Aclima
Ingurumen sektoreko topagunea.
Aclima 20 urte baino gehiagoko ibilbidea duen erakundea da eta Euskadiko ingurumen sektorean erreferentzia da. Euskal ingurumen sektoreko ikuspegi orokor batekin, lankidetza publiko pribatua sustatzea du xede aukerak hautemanez eta proiektuak abian jarriz. Bazkide diren enpresei balio erantsia eskaintzen die hainbat alorretan, esaterako: nazioartekotzean, berrikuntzan edo sektorea babesteko jardueretan.
Bere helburua Euskadiko ekoindustriaren eta ingurumen mailako zerbitzu nahiz produktuen erreferentzi bihurtzea da, haiek guztiak biltzen dituena, eta honako hauek ordezkatzen dituen klusterra da, halaber: hondakinen balioaren kateak (minimizatzea, berrerabiltzea, berriz manufakturatzea, balorizazio energetikoa, birziklatzea eta berreskuratzea), kutsatutako lurzoruak (ikerketa eta berreskuratzea), uraren ziklo integrala, airea eta klima aldaketa, ekosistemak zein fabrikazio eraginkorra eta ekodiseinua. -
Eraikune
Eraikune irabazi asmorik gabeko elkarte klusterra da, 2010ean sortu zen, eta eraikuntza industriaren sektoreko balio-kate guztia batzen du; eraikuntza industriaren enpresen lehiakortasuna sustatzen laguntzen du gaitasun, berrikuntza eta nazioartekotzearen bitartez.
Eraikuntza industrian erreferentzi bihurtzea da bere helburu estrategikoa, EAEko eraldaketa ekonomiko, sozial eta lurralde mailakoaren motorra dena.
- lehiakortasuna hobetzeko funtsezkoak diren ildoak sustatuz
- lehiakortasuna hobetzeko funtsezkoak diren ildoak sustatuz
- Nazioartekotzea
- Dibertsifikazioa
- Dimentsioa
- egoera eta paradigma berri batzuetarako aldaketaren bideratzaile izanik.
- sektoreko interes, balio eta irudi orokorra babesteko orduan era proaktiboan jardunez.
- elkarkideentzako funtsezko elementu bihurtuz betetzen duen rolari esker, bai eta zerbitzu nahiz proiektuen bidez emandako balioari esker ere.
-
E2B - eraikuntzaren plataforma europarra
PTECen helburua eraikuntza sektorea hobetzen laguntzea da honako hauek ikerketan, garapenean eta berrikuntzan egindako lankidetza publiko-pribatuaren bidez: enpresa, enpresa elkarte, unibertsitate, ikerketa zentro, teknologia zentro eta bezeroek.
PTECek bost lantalde ditu: I+G+b nazioartekotzea, berrikuntza sustatzea, garraioko azpiegiturak, etorkizuneko hiria eta segurtasun nahiz osasun taldea barnean hartzen dituen etorkizuneko prozesuak.
-
Q-epea
Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoen sare bat da (administrazioa eta enpresa publikoak), eta kudeaketaren bikaintasunarekin konprometituta daude. 2002. urtean, Euskalit-Bikaintasunerako Euskal Fundazioaren laguntzarekin, elkarrekin egindako jarduerak hasi zituen kudeaketako jardunbide egokiak partekatu eta zabaltzeko, laneko dokumentazioak modu zabalean trukatzeko, beste erakunde publiko eta pribatu batzuk gonbidatzea esperientziak partekatzeko eta elkarrekin zabalkunderako ekintza publikoak antolatzeko.
Taldeko jarduera nagusiak esperientziak partekatzeko eta ezagutza berriak eskuratzeko bideratzen dira. Horretarako, 6 eta 9 saio artean antolatzen ditu, Q-epea adierazleen baterian lortutako emaitzen gaineko urteko ekarpen bat, Kalitatearen Europako Astearen esparruan urtero egiten den ekitaldi publikoa eta administrazio publikoen kudeaketan egite den bikaintasunari buruzko bi urtez behingo kongresua. Gainera, 2012. urtetik aurrera zerbitzuen kartako ebaluazioak eskaintzen dizkie horretarako ezarritako baldintzak betetzen dituzten erakundeetarako.
-
Euskalit
Euskalit fundazio gisa eratutako erakunde talde bat da, Eusko Jaurlaritzak sustatua, euskal erakundeetan kudeaketa aurreratua sustatzeko, haien lehiakortasunari laguntzeko eta, hala, Euskadiko garapen iraunkorrari, bai eta nazioarte mailan aitortua izateko ere.
Euskalit honako balio hauetan oinarritzen da: koherentzia + lankidetza + kohesioa.
Bere zeregina eta ikuspegia aurrera eramateko, honako ILDO ESTRATEGIKO hauek sustatzen ditu, epe ertain eta luzerako proiekzioarekin:
- EUSKALITen irudia kudeaketako erreferentzia gisa orokortzea.
- Aitorpenen eskema berrian parte-hartzeak erakundeei eragiten dien balioaren identifikazioa sendotzea.
- Ebaluazioaren kultura eta hark kudeaketaren aurrerakuntzari egindako ekarpena zabaltzea.
- Industria mobilizatzea bere lehiakortasuna hobetzeko zerbitzu nahiz metodologiak eskainiz.
- Finantzaketa dibertsifikatu eta orekatzea.
- Euskal administrazio publikoarekiko aliantzak sendotzea.
- EUSKALITeko pertsonen asebetetze mailari laguntzen dioten faktoreak sendotzea.
-
AVS Euskadi
Etxebizitza eta Lurzoruko Kudeatzaile Publikoen sektoretik, AVS Euskadik autonomia-erkidegoko herritarrei eman nahi die etxebizitza duina, egokia eta jasangarria eskuratzeko aukera.
-
APD
Irabazi-asmorik gabeko erakunde independentea bat da, zuzendaritzako kideak ditu xede eta haiek beren lan jardunean dituzten erronkak. Apd-k enpresako aditu eta buruekin egoteko aukera ematen digu, gaitasunak garatzeko profesionalekin biltzekoa, eta urtero hitzaldietan, ikastaroetan eta mahai-inguruetan parte hartzen dugu. Erakundeko kide gara etengabe.
-
Innobasque
Berrikuntza ez da gauzak diren bezala ikustea, baizik eta horiek hobetzeko zer egin dezakegun irudikatzea.
Berrikuntza da:
- Aurrera egitea.
- Egiten dugunaren balioa gehitzea.
- Ezagutza partekatua eraikitzea.
- Bide ezezagunak arakatzea.
- Erronkak geure gain hartzea.
Bere misio edo xedea da “berrikuntzaren garapena bultzatzea, beste eragile batzuekin lankidetzan, ZTBren Euskal Sareko eragile berezi gisa dugun kokapenetik”.
Innobasque irabazi asmorik gabeko eta herri-onurako elkarte pribatu gisa eratu zen eta gaur egun ia 1.000 erakunde bazkide batzen ditu aliantza publiko-pribatu bat eratuz.
Zertarako lan egiten du?
- Berrikuntza-ekinbide berriak sustatzeko, gure erakunde bazkideekin eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragile guztiekin lankidetzan.
- Berrikuntza-politika berrien diseinua eta inplementazioa hobetzea.
-
Arabako Euskara Batzordea
Azken aldaketako data: