Proiektu enblematikoak Bolueta Auzo iraunkor berri bat Bilbon Bilboko “Bolueta” 421. banaketa-gunerako proiektuak gizartearen onerako berreskuratu nahi ditu Bilbo Metropolitarraren ingurunean erabiltzen ez diren lurzoru industrialak. Gaur egungo egoera hondagarria alderantzikatu nahi da, eremua oso-osorik biziberrituz. Ibaiari estu-estu lotuta dagoen proiekturen bidez, ingurune naturala funtsezko hiru ikuspuntutik, hau da, arkitekturaren ikuspegitik, mikrohiri gisa eta sektore gisa, berreskuratzea lortu nahi da. Horrez gain, proiektua definitzen duten funtsezko lau bereizgarri nabarmendu behar dira: energia aurreztea, erosotasun akustiko eta termiko altua, barneko airearen kalitatea, eta eraikitzeko material natural eta osasungarriak erabiltzea. Zorrotzaurre Bizitzeko eta gozatzeko irla bat San Inazio eta Deusturen aurrean, Nerbioi ibaiaren eta Deustuko kanalaren artean kokatuta dagoen Zorrotzaurre auzoa Bilboko proiekturik asmo handienetako eta ezagunenetako bat da. Zorrotzaurre eremua diseinatzeko ardatza bikoitza izan da: alde batetik, iraunkortasuna, Zaha Hadid arkitekto anglo-irakiarrak egin zuen lehenengo Master Planaren oinarria, eta bestaldetik, dagoen hiria berrerabiltzea eta Bilboko gune andeatua biziberritzea, gainerako auzoekin ondo lotutako auzo berri bihurtzeko. Sestao Vega Galindo Promozio publikoko etxebizitzak Sestaoko La Puntan Vega Galindo egitasmoa, La Punta izenez ezagunagoa, Galindo ibaiaren ondoan, Sestaoko hirigintza birgaitzea helburu duten proiekturik garrantzitsuenetako bat da. 1.351 etxebizitza eraikitzea aurreikusten da; horietako 946 babestuak izango dira: 136 etxebizitza sozial, 405 babes ofizialeko etxebizitza eta 405 etxebizitza tasatu. Koroatze Auzo baten birgaitze energetikoa Gasteizko bihotzean SmartEnCity proiektua ekimen handizalea da, Horizonte 2020 Europako Batzordeko I+G+b esparru programaren “Hiri eta komunitate adimendunak” Europa mailako programaren barruan dagoena. Testuinguru horretan Gasteizek “faro-hiri” izan nahi du eta eraginkortasun energetikoari, mugikortasun iraunkorrari eta informazio eta komunikazio teknologien –IKTak– erabilerari loturiko konponbideak modu integratuan aplikatzeko asmoa du, pertsonen bizi-kalitatea hobetze aldera.