Lurzoruak eskuratzea

2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Planak, etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen esparruan egin denak, alokairuko etxebizitzen parkea sustatzeari buruzko bere 1. ardatzean alokairu-erregimeneko etxebizitza berrien sustapena jasotzen du, eta VISESAren kasuan 550 etxebizitza sustatzeko helburua ezartzen du.

Legegintzaldi honetarako aurreikusitako beharrezko lurzoruak lortzeko helburua ezin da bete soilik beste administrazio publiko batzuekin, batez ere udalekin, lankidetzan aritzeko ohiko mekanismoak erabiliz; aitzitik, beste eragile pribatu batzuek ere parte hartu behar dute helburu horretan, eskura dagoen lurzoru babestuaren eskaintza handitzeko.

Hori dela eta, deialdi publiko honen bidez, 2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Planean adierazitako helburuak eta funtzioak betetzeko behar den lurzorua eduki beharra ase nahi da.

Lurzoruen eskaintzak edukitzeko 2019ko martxoko deialdian lortutako emaitza ikusita  eta, aldi berean, plegu horretan jasotako eskaintzak hautatzeko prozeduraren berezitasunak kontuan hartuta, komenigarritzat jo da VISESAk lurzorua erosteko eskaintzak izapidetzeko prozedura eta baldintza orokorrak ezartzea, eta eskaintzak aurkezteko epea zabalik geratu da.

Lurzoruak eskuratzea – plegua.