Aurkezpena eta ongi etorria

Visesa Eusko Jaurlaritzaren menpeko eta Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailari atxikitako sozietate publikoa da, etxebizitzaren arloko lurralde-politika garatzeko.

Lurzorua kudeatzen du eta babes publikoko etxebizitza jasangarria sustatzen du, etxebizitza duina eskuratu dezaten horren beharra dutela egiaztatzen duten kolektiboek, Etxebizitzaren Legean (3/2015, ekainaren 18koa) herritarrei aitortutako eskubideari erantzute aldera.

Era berean, Visesak hiria berroneratzeko eta berritzeko prozesua bultzatu, sustatu eta bertan lagundu eta parte hartzen du bete-betean. Horrez gain, etxebizitzak eta azpiegitura publikoak ere zaharberritzen ditu, irisgarritasuna eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta, lurralde-orekaren ikuspegitik, lurralde iraunkorra sustatzeko.