Bolueta

Auzo iraunkor berri bat Bilbon

Bilboko “Bolueta” 421. banaketa-gunerako proiektuak gizartearen onerako berreskuratu nahi ditu Bilbo Metropolitarraren ingurunean erabiltzen ez diren lurzoru industrialak. Gaur egungo egoera hondagarria alderantzikatu nahi da, eremua oso-osorik biziberrituz.

Ibaiari estu-estu lotuta dagoen proiekturen bidez, ingurune naturala funtsezko hiru ikuspuntutik, hau da, arkitekturaren ikuspegitik, mikrohiri gisa eta sektore gisa, berreskuratzea lortu nahi da. Horrez gain, proiektua definitzen duten funtsezko lau bereizgarri nabarmendu behar dira: energia aurreztea, erosotasun akustiko eta termiko altua, barneko airearen kalitatea, eta eraikitzeko material natural eta osasungarriak erabiltzea. Hala ere, ezaugarri teknikoak ez dira Bolueta nabarmentzeko arrazoi bakarra; izan ere, hondatutako eremua biziberritzeak auzo berri bihurtuko du Bolueta, eraikinen iraunkortasuna eta auzokideen bizi-kalitatea bereizgarri dituena. Proiektua ibaiari begira egongo diren lerroan kokatutako zazpi bloke eraikitzean datza. Tartean, gune libreak eta berdeguneak egingo dira, baita erriberako pasealeku bat ere. Halaber, Montefuerte parke metropolitarrerako sarbidea eraikiko da eta auzoa Bilborekin lotuko da, Metro, Euskotren eta Bilbobus zerbitzuen bidez.

Gainera, proiektuak herri-administrazioek sustatutako gizarte etxebizitzak eratuko ditu eta, hala, guztira 1.100 etxebizitza proiektatu dira eta horietako 608 babes publikoko araubideren bati lotutakoak izango dira.

361 etxebizitzako eraikuntza-proiektua honako hauek osatzen dute: alde batetik, babes ofizialeko 108 etxebizitzek eta 63 etxebizitza sozialek, horiek guztiak amaituta nahiz eraikita daude PassivHaus-en eskakizun estandarren arabera, eta, horri esker, `Nazio Batuen Jardunbide Egokien Nazioarteko X. Lehiaketaren´ Best Practice kalifikazioa lortu du; bestetik, gaur egun eraikitzen ari diren babes ofizialeko 190 etxebizitzek osatutako bloke berri batek.

Boluetan eraikitzen ari garen etxebizitzei buruz gehiago jakiteko: