Birgaitze energetikorako laguntzak
2022ko ekainaren 30ean, EHAAn argitaratu da laguntzen Agindua, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak sinatutakoa. Agindu horren bidez, bizitegi-eraikinak eta etxebizitzak birgaitu nahi dira, horien eraginkortasun energetikoa handitzeko; eta oinarriak ezartzen dira eta laguntzen deialdia arautzen da.
Laguntza sistema horren artikulazioa bizitegi-birgaitzearen eta etxebizitza sozialaren arloko Birgaitze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko 3., 4. eta 5. programak (Europar Batasunak-Next Generation EUk finantzatuak) garatzen dituen urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan jasota dago.
Zer zerbitzu ematen ditugu Visesan?
Visesaren herritarren arretarako bulegoetan, birgaitze-bulego gisa:
- Laguntza-programa eta -ildoen berri ematen dugu (eraikin-mailako jarduketak, jarduketak etxebizitzetan eta lehendik dagoen eraikinaren liburua/proiektuak egitea).
- Laguntzen eskatzaileei aholkularitza ematen diegu, aurrez aurre edo telefono bidez, zalantzak argitzeko eta laguntzen baldintzei eta betekizunei buruzko orientazioa emateko xedearekin.
- Pertsonei laguntza ematen diegu laguntzak jaso ahal izateko eskaerak aurkezteko.
Informazio gehiago
Informazio gehiago jasotzeko, egin klik hemen.
Eskatu hitzordua
Eskatu hitzordua hemen
Next Funtsen bidez finantzatutako Visesaren jarduketak
- Salburua 152 (boe-a) - Vitoria-Gasteiz (Araba)
- Salburua 166 (boe-a) - Vitoria-Gasteiz (Araba)
- Amurrio 60 (es) - Amurrio (Araba)
- Amurrio 42 (es) - Amurrio (Araba)
- Sestao 180 (boe-a) - Sestao (Bizkaia)
- Getxo Sarrikobaso 68 (boe-a) - Getxo (Bizkaia)
- Getxo Venancios 54 (boe-a) - Getxo (Bizkaia)
- Barakaldo 108 (boe-a) - Barakaldo (Bizkaia)
- Santurtzi 42 (es) - Santurtzi (Bizkaia)
- Sopela 24 (boe-a) - Sopela (Bizkaia)
- Hondarribia 66 (boe-a) - Hondarribi (Gipuzkoa)
- Zumarraga 36 (es) + 72 (boe-a) - Zumarraga (Gipuzkoa)
- Orio 46 (boe-a) - Orio (Gipuzkoa)
- Urretxu 24 (boe-a) - Urretxu (Gipuzkoa)