Berrikuntza
Iraunkortasunarekin, berrikuntzarekin, eraginkortasun energetikoarekin eta irisgarritasunarekin konprometituta.
Visesak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari atxikitako sozietate publiko gisa, egunero lan egiten du etxebizitzako lurralde politika garatzeko, eta premia handian dauden kolektiboei etxebizitza bat eskuratzen laguntzen die; gainera, hori ikuspegi berritzaile eta iraunkor batetik egiten du, ingurumena zainduz eta, bereziki, pertsonak, edozein ikuspegitatik.
Gizartearen zerbitzura dagoen enpresa publikoa izanik, haren eginkizunetako bat eraikuntza sektorean berrikuntza eta kalitatea sustatzea da, bultzatzeko zenbait jarduera eginez kudeaketa arloan nahiz produktuaren berrikuntzan.
Visesako berrikuntza-politikaren xedea sektoreko kalitatea, iraunkortasuna eta berrikuntza sustatzea da. Horretarako, Visesak Europar Batasuneko I+G+B arloko esparru-programen zenbait lankidetza-proiektutan parte hartu du eta parte hartzen du.
Garatutako proiektuei esker, pertsonen bizitza hobetzen lagunduko duten etxebizitzak daude, EAEn hiriko etxebizitzak kudeatzeko eta eraikitzeko teknika berriak baliatuz, eta funtsezko 4 ardatzetan oinarrituz: iraunkortasuna, eraginkortasun energetikoa eta irisgarritasuna.
Gure berrikuntza proiektuak