Visesaren titulartasuneko lurzorua azalera-eskubidearen jabeei saltzea

    Argitalpen-data: 

    Visesak deialdi berri bat ireki du azalera-eskubideko erregimeneko etxebizitzen jabeek, etxebizitza babestu gisa kalifikatzeko epea amaituta dutenek, beren higiezinen jabetza osoa eskuratu ahal izan dezaten. Prozesu horrekin, etxebizitzak babes publikoko edo sozialeko etxebizitza gisa kalifikatuko dira modu iraunkorrean.

    Visesaren titulartasuneko lurzorua azalera-eskubidearen jabeei saltzea.

    2025eko azaroaren 25ean argitaratu da lurzoruaren zuzeneko eta kostu bidezko besterentzea arautuko duen baldintza-agiria, etxebizitzen azalera-eskubidearen erregistroko titularrei eta horiei atxikitako eranskinei dagokiena, udalerri honetan:

    (B001 )BILBAO - Julian Gaiarre kalea, 36A-36B-38A-38B-40A-40B-42A-42B zk.

    Azalera-eskubidearen jabe diren eta lurzorua erosi nahi duten guztiek Visesaren Bizkaiko bulegora jo beharko dute, eta eskaera 2026ko urtarrilaren 30a baino lehen aurkeztu.

    • Visesa Bizkaia bulegoa. Trenbidearen etorbidea 38 - Bilbo Behea.

    Jendaurreko ordutegia astelehenetik ostiralera: 8: 30-14:00.

    Lurzorua saltzeko baldintzen pleguarierantsitako dokumentazioari eta dokumentazioari lotutako 1. Eranskina eta 2. Eranskina.