"Feminismoa zurekin doa" goiburua duen kanpaina honek feminismoak gizarteari egiten dion ekarpen eraldatzailea aldarrikatzen du, berdintasunaren arloan lortutako aurrerapenak nabarmenduz eta horiek pertsonen eguneroko bizitzan duten eragin positiboa azpimarratuz.
Aurten betetzen dira, alde batetik, Beijingo Adierazpenaren eta Ekintza Plataformaren 30. urteurrena, mundu osoan emakumearen eskubideak sustatzeko inoiz izan den planik aurrerakoiena, eta, bestetik, Euskadin Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako lehen Legea onartu zeneko 20. Urteurrena; bi mugarri horiek erabakigarriak izan dira berdintasun-politikak garatzeko.
"Ni feminista naiz" kanpainari buruzko informazio gehiago.