Visesak Hondarribian alokairuko 66 etxebizitza babestu eraikitzeko obrak hasiko ditu

Argitalpen-data: 

Visesa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren sozietate publikoa, babes ofizialeko 66 etxebizitzen (BOEa) eta eranskinen sustapena eraikitzen eta jarduketari lotutako urbanizazioa egiten hasiko da Hondarribiko Presa 1 partzelan.

Visesa.Visesa

Proiektu honetan Visesak 12.656.581,18 euro inbertituko ditu, eta Europar Batasuna-Next Generationek finantzatutako Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan kokatzen da. 2 logelako 51 etxebizitzan (horietatik 3 mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta) eta 3 logelako 15 etxebizitza egingo dira. Guztiek kanpoko espazioak (terrazak eta/edo balkoiak) eta lotutako garajea izango dituzte. Energiaren ikuspegitik, gehieneko kalifikazioa (A) eskuratuko du. Proiektua JAAM Sociedad de Arquitectura SLP sozietateak idatzi du, eta ORMAK-SADEKOSA ABEEak gauzatuko du.

Eraiki ondoren, etxebizitzak Alokabide sozietate publikoak kudeatuko ditu, eta gizarte-laguntzako alokairura bideratuko ditu, Etxebiden etxebizitza-eskatzaile gisa inskribatuta dauden pertsonen artean banatzeko.