Visesak Eibarren alokairuko 36 etxebizitza babestu eraikitzeko obrak hasiko ditu

Argitalpen-data: 

Alokairuko 36 etxebizitza babestu horiek Visesak dagoeneko sustatu dituen 118 babes ofizialeko etxebizitzei batuko zaizkie.

Visesa.Visesa

Visesa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren sozietate publikoa, babes ofizialeko 36 etxebizitzen (BOEa) eta eranskinen sustapena eraikitzen eta jarduketari lotutako urbanizazioa egiten hasiko da Eibarko Egazelaiko R-2 partzelan.

Sustapen horretarako, Visesak 5.500.818 euroko inbertsioa egitea aurreikusi du, eta modu honetan banatuko da: 1 logelako 2 etxebizitza, 2 logelako 10 etxebizitza (horietako 2 mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta) eta 3 logelako 24 etxebizitza. Guztiek kanpoko espazioak (terrazak eta/edo balkoiak) eta lotutako garajea izango dituzte. Energiaren ikuspegitik, gehieneko kalifikazioa (A) eskuratuko du. Proiektua SATIE ARQUITECTOS SLP sozietateak idatzi du, eta URDINBERRI eraikuntza-enpresak gauzatuko du.

Eraiki ondoren (2026ko 2. hiruhilekoan amaitzea aurrez ikusten da), etxebizitzak Alokabide sozietate publikoak kudeatuko ditu, eta gizarte-laguntzako alokairura bideratuko ditu, Etxebiden etxebizitza-eskatzaile gisa inskribatuta dauden pertsonen artean banatzeko.