Agindu honen helburua da udal-ekintza Euskal Autonomia Erkidegoko 2020rako IV. Ingurumen Esparru Programan ezarritako ingurumen-lehentasunekin eta programa horretatik eratorritako plan eta estrategia sektorialekin lerrokatzea, bai eta gaur egungo garapen iraunkorrari buruzko nazioarteko jarraibide nagusiekin ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, mankomunitateek, kontzejuek eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko beste edozein toki-erakundek, kuadrillek, eskualdeek, tokiko erakunde autonomoek, tokiko garapen-agentziek, tokiko merkataritza-sozietatek, tokiko enpresa-erakunde publikoek, tokiko partzuergoek eta tokiko fundazio publikoek jaso ditzakete dirulaguntza horiek, baldin eta garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten badituzte.
Visesaren sustapen-jarduerak lurzorua babestea sustatzen duten ekintzak biltzen ditu, besteak beste, lurzoruaren kalitatea ikertzeko, prebenitzeko eta berreskuratzeko lanak. Ekintza horiek gauzatzean, Visesak dirulaguntza hauek jaso ditu 2022ko ekainaren 15eko Aginduan aurreikusitako lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroaren barruan:
- UE-1 Vega-Galindo (Mogote aldea), Sestao (Bizkaia) urbanizazio-proiektuari lotutako hondeaketa-plana eta ingurumen-jarraipena. Emandako dirulaguntza: 250.000,00 €.
- Arrasaten (Gipuzkoa), A.E.56-Zerrajera eremuko J.I.01. partzelaren mugakide den espazio publikoan lurzoruaren kalitatea berreskuratzea. Emandako dirulaguntza: 250.000,00 €.