"GIZARTE LAGUNTZAKO ETXEBIZITZA INDUSTRIALIZATUAREN LIBURU ZURIA. Sistema industrializatuen bidez eraikitako alokairuko etxebizitza publikoa" - Eraikal 2022 programa

Argitalpen-data: 

Eraikal programa Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak sortutako programa bat da, eta helburu hauek ditu: kudeaketa-sistemak ezartzen laguntzea, eraikuntza- eta arkitektura-kalitatea eta jasangarritasuna sustatzea, eta berrikuntza babestea.

"GIZARTE LAGUNTZAKO ETXEBIZITZA INDUSTRIALIZATUAREN LIBURU ZURIA. Sistema industrializatuen bidez eraikitako alokairuko etxebizitza publikoa" - Eraikal 2022 programa

2022ko edizioan, programak, berrikuntza gisa, V. lerro bat zabaldu du, bizitegi-eraikinen eraikuntza-prozesuetako industrializazioari buruzko azterlan, proiektu eta prototipo espezifikoak egiteko.

Visesak proiektu hau aurkeztu zuen Eraikalen V. lerro horretara: “Gizarte Laguntzako Etxebizitza Industrializatuaren Liburu Zuria. Sistema industrializatuen bidez eraikitako alokairuko etxebizitza publikoa”. Bada, proiektua hautatua izan da.

Hori horrela, 122.975,16 euroko dirulaguntza jaso du; alegia, proiekturako egindako aurrekontu osoaren % 84koa. Proiektua amaitutakoan, alokairuko etxebizitza publikoaren eraikuntza industrializaturako gida gisa balio izango duen argitalpen bat egongo da eskuragai.