Eusko Jaurlaritzak Euskadin jasangarritasunaren alde duen konpromisoa aitortu dio Visesari

Argitalpen-data: 

Joan den irailaren 27an, Visesak Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren eskutik jaso zuen Euskadin jasangarritasunaren alde duen konpromisoagatik Eusko Jaurlaritzak emandako aintzatespena, Eko-Kudeaketa eta Auditoretzaren Europako Eskeman (EMAS) erregistratutako ia 100 euskal erakundeetako bat delako.

Eusko Jaurlaritzak Euskadin jasangarritasunaren alde duen konpromisoa aitortu dio Visesari

EMAS sistema (Eco-Management and Audit Scheme) Europar Batasunak garatutako kudeaketa-tresna bat da, eta ingurumena kudeatzeko sistema bat ezarri duten erakundeak egiaztatzen eta identifikatzen ditu, etengabeko hobekuntzarako konpromisoa dutenak, auditoretza independenteen bidez egiaztatuta.