Datorren martxoaren 22an, 10: 00etatik aurrera, zozketa egingo da notario aurrean, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Visesa Sozietate Publikoa Zorrozaurre-BILBOko DB2 lurzatian sustatzen ari den babes ofizialeko 120 etxebizitzak esleitzeko, esleipen-prozedura honetan onartutako eskaeren artean.
Zozketa zuzenean emango da streaming bidez Irekia zerbitzuaren webgunean:
Ikusi nahi izanez gero, konektatu besterik ez duzu egin behar!!