AVS Saria

Argitalpen-data: 

Visesak AVS saria jaso du "EAEko alokairu-erregimeneko gizarte-laguntzako etxebizitza publikoaren parkearen bizi-ziklo osoan elektrifikazio berriztagarriaren bitartez jasangarritasuna hobetzea" proposamenarengatik.

AVS SARIA

Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Elkarteak (AVS) atzo Valentzian AVS 2023 sariak entregatu zizkien etxebizitza eta lurzoruaren kudeatzaile publikoei, beren jardunbide egokiengatik.  

Edizio honetan, Visesa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren sozietate publikoa, “garapen jasangarrirako helburuak aplikatzeko jardunbide ona” kategoriaren barruan saritua izan da, “EAEko alokairu-erregimeneko gizarte-laguntzako etxebizitza publikoaren parkearen bizi-ziklo osoan elektrifikazio berriztagarriaren bitartez jasangarritasuna hobetzea” hautagaitzari esker.

Proposamen irabazleak “guztia elektrikoa” eredu berria definitzearen bidez bere sustapenak eraldatzeko asmoz egin duen bidea laburbiltzen du.  

Eredu-aldaketa hori 2021-2023rako Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzaren Gida Planaren (EGP)  gidalerroetan sartzen da, eta 2022-2036rako Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala betetzen laguntzen du, zeinetan Visesa atxikita baitago.

Ikuspegi horren bidez, alokairu-erregimeneko gizarte-laguntzako etxebizitza publiko kalitatezkoa eta eskuragarria lortu nahi da, onuradunen eta Alokabideren (alokairuko babes publikoko etxebizitzaren zerbitzua kudeatzen duen sozietate publikoa) beharrei erantzuteko. Horrez gain, energia-eraginkortasun handiagoa eta ingurumen-inpaktu txikiagoa ere lortu nahi dira, in situ ekoizten diren energia berriztagarriak erabilita.

Paradigma-aldaketa hori eraikinaren bizi-ziklo osoaren ikuspegian oinarritzen da, eta eragin garrantzitsuak ditu eraikuntza- eta kostu-mailan, baita arlo sozioekonomikoan eta ingurumenaren arloan ere; izan ere, horri esker, eraikin jasangarriagoak, eraginkorragoak eta erresilienteagoak egiten dira.