Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

WoonWelek Visesa eta Bolueta eta Zorrotzaurreko proiektuak bisitatu ditu

Argitalpen-data: 

WoonWel etxebizitza sozialeko Belgikako enpresak Eusko Jaurlaritzaren Visesa sozietate publikoa eta bere bi proiektu adierazgarrienak bisitatu ditu gaur: Bolueta eta Zorrotzaurre.

WoonWelek Visesa eta Bolueta eta Zorrotzaurreko proiektuak bisitatu ditu

WoonWelek Oostende, Bredene, De Haan, Middelkerke, Oudenburg, Gistel eta Ichtegem udalerrietako agintariekin lan egiten du tokiko etxebizitzaren politikari forma emateko, etxebizitza-proiektu zehatzen bidez. Bisita honen bidez, bere xedea da Visesaren kudeaketa eta jardunbide egokiak ezagutzea, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Politika gauzatzen laguntzen duen Sailaren tresna gisa, eta, horrez gain, aurrez aurre bisitatu eta ezagutu nahi ditu Bolueta eta Zorrotzaurreko hiri-berrikuntzako proiektuak. Bi proiektuak dira zaharkitutako eta erabilerarik gabeko lurzoruen eraldaketaren erreferente argiak; izan ere, hiria eta bertako bizi-kalitatea hobetzen duten eremu bihurtu dituzte lurrok, eta, horiei esker, etxebizitza babestua jasotzeko aukera eman diote behar hori duten pertsonei.

Euskadi, auzolana