Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

Visesak, beste 80 erakunderekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak sustatutako Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala sinatu du

Argitalpen-data: 

Akordioaren helburua da arrazoizko alokairuaren eskaintza publikoa handitzea 50.000 etxebizitzako parkea lortu arte, parkearen % 12ra handitzea etxebizitza babestu iraunkorrak edo hiru etxetik bat birgaitzea 2036a baino lehen.

Visesak, beste 80 erakunderekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak sustatutako Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala sinatu du

Gaur, 88 erakundek bat egin dute Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialarekin (2022-2036): konpromiso partekatu horrek etxebizitza izateko eskubidea lortzeko prozesua azkartu nahi du.

Akordioa Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak sustatu du, eta haren helburua da Euskadin etxebizitzaren arloko erronkak jorratzea, eragileekin modu lerrokatuan, partekatuan eta lankidetzan lan eginez. Zenbait erakunde daude ordezkatuta: erakunde sozialak, etxebizitza-kooperatibak, sindikatuak, enpresa pribatuak, elkargo profesionalak, unibertsitateak, zentro teknologikoak eta klusterrak.

Dokumentua parte-hartze prozesu luze baten emaitza da, eta eragile ugarik parte hartu dute. Halaber, jasotako ideia asko itunaren garapenaren parte izango dira datozen urteetan: eraikuntzaren sektorearekiko lana sakontzea, etxerik gabeko pertsonak, familia ugarien arreta, eta abar.

Helburuak lortzeko xedearekin, Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialak lau jomuga kuantitatibo eta lehentasunezko sei jarduketa-ildo finkatzen ditu. Horien artean nabarmentzen da Euskadiko etxebizitza nagusien % 5 bideratzea arrazoizko alokairuaren eskaintza publikora 2036ra bitartean (50.000 pisu), babes publiko iraunkorreko etxebizitzen parkea etxebizitza nagusien % 12ra iristea eta urtero eraikinen % 3 birgaitzea 15 urtetan (350.000 etxebizitza 2036an). Horrez gain, etxebizitza libreen parke baten (berriak zein birgaituak) beharra ere jasotzen da baliabide ekonomiko nahikoak dituzten kolektiboentzat.

Helburuak lortzeko, itunak lehentasunezko jarduketa-ildo hauek aurreikusten ditu:

  • Etxebizitza-inbertsio handiagoa, fiskalitate bultzatzailean oinarrituta.
  • Etxebizitza-politikaren dimentsio sozialean sakontzen jarraitzea.
  • Etxebizitza udal-agenda estrategikoan sartzea orokortzea.
  • Eraikuntza-sektore erakargarri, lehiakor eta berritzailea osatzea.
  • Datuen adimena eta ebaluazio aurreratua.
  • Inplikazio eta lankidetza publiko-pribatu-soziala.
Euskadi, auzolana