Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

Pedro Jauregui, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako sailburuordeak, Visesak Getxo-Iturribarrin alokairu sozialerako sustatu dituen 91 etxebizitza sozialak bisitatu ditu.

Argitalpen-data: 

Pedro Jauregui, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako sailburuordeak, Carlos Quindós, Visesako zuzendari nagusiak, eta Aitor Pradovaso, Alokabideko arlo teknikoko zuzendariak, Visesak Getxoko Iturribarri-II eremuan sustatu dituen alokairurako 91 etxebizitza sozialen sustapena bisitatu dute.

Etxebizitzen sustapen hori Getxoko Udalak eta Visesak Algortako 24.2 exekuzio-unitatean (Fadurako udal-kiroldegiaren aurrean dagoen hiri-lurzoruan) etxebizitza babestuak sustatzeko sinatutako hitzarmenari esker da.   

4.439 m²-ko hedadura duen lehenengo lursailan, kokatzen dira Visesak alokairuan sustatu dituen 91 etxebizitza sozialak. Lursailak triangelu bat osatzen du eta Itxe Ibaia, Ibaizabal eta Iturgitxi kaleek mugatzen dute. 

Hor garejeetarako soto-solairu batek lotzen dituen bi eraikuntza eraikin dira eta eremuak inguruak berdeguneak ditu. 

Logela bakarreko 22 etxebizitza ditu, bi logelako 48, hiru logelako 20 (horietako lau mugikortasun urriko pertsonentzat egokituak); eta lau logelako etxebizitza bat. 

Sustapenak A ziurtagiri energetikoa lortu du. Era berean, berokuntzak eta etxeko ur beroak sistema zentralizatu batekin funtzionatzen dute, biomasaz elikatutako galdara-gela baten bidez (pelletak). 

Bigarren lursail baten, udazken honetan bertan, hasiko da eraikitzen 58 alokairurako babes ofizialeko (BOEa) etxebizitzen beste sustapen bat. 

Alokabidek kudeatuko du bi sustapenetako etxebizitza babestuen errentamendua.

Euskadi, auzolana