Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

LEHIAZKO ELKARRIZKETA SOPELA - ASUKO OBREN PROZESU ETA SISTEMA INDUSTRIALIZATUAK IKERTZEKO, PROIEKTUA IDAZTEKO, ZUZENDARITZA FAKULTATIBOA OSATZEKO ETA OBRAK EGITEKO

Argitalpen-data: 

LEHIAZKO ELKARRIZKETA SOPELA - ASUKO OBREN PROZESU ETA SISTEMA INDUSTRIALIZATUAK IKERTZEKO, PROIEKTUA IDAZTEKO, ZUZENDARITZA FAKULTATIBOA OSATZEKO ETA OBRAK EGITEKO

Joan den apirilaren 22an lizitazio bat argitaratu zen, ASUn, Sopelan, alokairurako 33 BOEa-ren sustapenaren oinarrizko proiektua eta proiektu exekutiboa idazteko, zuzendaritza fakultatiboa osatzeko eta etxebizitzak prozesu eta sistema industrializatuen bidez eraikitzeko lehiazko elkarrizketari buruzkoa. Visesak jakinarazi du 12 taldek aurkeztu dituztela beren proposamenak, eta horien artean euskal enpresen ordezkaritza zabala dagoela, bai arkitektura-estudioetakoak, bai eraikuntza- eta industria-enpresetakoak ere.

Visesak eskerrak eman nahi ditu bizitegi-eraikuntzan industrializazioa sustatzeko proiektu pilotu honen aurrean sektoreak erakutsitako interesagatik. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzaren Ibilbide Orriaren parte da, babes publikoko etxebizitzen eraikuntzan industrializazioa sustatzeko.

Euskadi, auzolana