Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

INDUSTRIALIZAZIOA: SOPELAKO 33 BOEren PROIEKTUARI BURUZKO ZALANTZAK AURKEZTEA ETA ARGITZEA

Argitalpen-data: 

Sopelan babes ofizialeko 33 etxebizitzaren sustapenerako martxan jarri diren prozesu eta sistema industrializatuak ikertzeko elkarrizketa lehiakorraren esparruan, Visesak informazio-bilera bat antolatu du proiektua aurkezteko eta lizitatzaileen zalantzak argitzeko.

INDUSTRIALIZAZIOA: SOPELAKO 33 BOEren PROIEKTUARI BURUZKO ZALANTZAK AURKEZTEA ETA ARGITZEA

Informazio-bilera hori maiatzaren 17an izango da, 9:00etatik 10:30era, teams bidez. Bertaratzea baieztatzeko eskatzen da, hemen: concursos@visesa.eus

Jardunaldi horretan informazio gehiago (dokumentazio teknikoa eta administratiboa, prozedura eta proposamenen aurkezpena) emango da Visesak pasa den apirilaren 22an argitaratutako elkarrizketa lehiakorrari dagokionez. Elkarrizketa lehiakor horren xedea zen 33 BOEren eta erantsien sustapeneko prozesu eta sistema industrializatuak dituzten etxebizitzak eraikitzeko eta horri lotutako Sopelako Asu sektoreko G partzela urbanizatzeko obren oinarrizko proiektua eta proiektu exekutiboa idaztea, horien zuzendaritza fakultatiboa eta obrak gauzatzea.

Euskadi, auzolana