Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

Visesaren 3 proiektuk (Hondarribia, SmartEnCity-Koroatze eta sustapeneko zerbitzu energetikoak) AVSren saria jaso dute

Etxebizitza eta Lurzoru Sustatzaile Publikoen Espainiako Elkarteak AVS sariak emateko gala egin zuen urriaren 27an, Sevillan, eta Visesak 3 sari jaso zituen bertan.

Visesaren 3 proiektuk (Hondarribia, SmartEnCity-Koroatze eta sustapeneko zerbitzu energetikoak) AVSren saria jaso dute

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako sailburuorde Pedro Jaureguik, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendari Mario Yoldik eta Visesako zuzendari nagusi Carlos Quindósek jaso zituzten Visesari honako esparru hauetan egindako lanarengatik emandako sariak:

  • "SmartEncity Vitoria-Gasteiz. Koroatze auzoa" proiektuarentzako saria, hiri-birgaitze eta -suspertzearen kategorian.
  • 1. accesita “Babes publikoko etxebizitzetako auzokideen komunitateentzako zerbitzu energetikoak emategatik”, zerbitzu publikoen kudeaketa integral onenaren kategorian.
  • Accesita “Muliateko (Hondarribia) 65 BOE”-ren proiektuari, ingurumen-kudeaketa egokiena egin duen enpresaren kategorian.

Horrez gain, Zero Planak (Alokabide eta Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza) lehenengo accesit bat lortu du etxebizitzen parke sozialaren administrazio- eta kudeaketa-arloko jarduketa onenaren kategorian.

Bestetik, SestaoBerrik accesit bat eskuratu du ingurumen-kudeaketa onenaren kategorian, 184 etxebizitzetako birgaitze energetikoa egiteko eta Sestaoko Vicente Diez plazaren azpian auzoko berokuntza-sistema bat sortzeko proiektuarengatik.

Euskadi, auzolana