Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

Visesak irabazi du Quality Innovation Award Euskadi 2021 saria Sektore Publikoaren kategorian.

Visesak, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari atxikitako sozietate publikoak, Quality Innovation Award Euskadi 2021 saria jaso du Sektore Publikoaren kategorian eta Euskadiren ordezkaria izango da nazioarteko fasean kategoria horretan.

Visesak irabazi du Quality Innovation Award Euskadi 2021 saria Sektore Publikoaren kategorian.

Excellence Finland finlandiar erakundeak sustatutako sari hauen xedea da erakunde eta herrialde partaideen lehiakortasuna areagotzea bi faseren bidez: tokikoa eta nazioartekoa. Tokiko faserako, EUSKALITeko kudeaketa aurreratuko ebaluazio-klubeko 30 laguneko taldeak ebaluatu ditu hautagaiak eta UNIBASQ Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak identifikatutako berrikuntza-arloko aditu talde batek hautatu ditu kategoria bakoitzeko finalistak. Amaitzeko, EUSKALIT, Innobasque eta Ihoberen Patronatuko erakundeen ordezkariz eratutako epaimahai batek hautatu ditu euskal faseko hautagai irabazleak.

Sari honekin SmartEnCity-Koroatze proiektuan administrazioak duen zeregin berritzailea aitortu da, “eragile ordezkaria” baita birgaitzea sustatzeko; zeregin horretan birgaitze-lanen diseinu eta exekuzio egokia izapidetu, kontratatu, gainbegiratu eta kudeatzeaz gain, finantzaketaz ere arduratzen da onuradunen izenean, eta “giltza eskuan” produktua entregatzen die azkenean.

Visesarekin batera, beste hauek ere saritu dira: BASQ sneakers, Basque Culinary Center, LEGIT HEALTH, MUTUALIA, EGA SOLUTIONS, Comercializadora La Rioja Alta eta IBERMÁTICA.  8 enpresa horiek euskal faseko irabazleen diploma jasoko dute Eusko Jaurlaritzaren eskutik Kudeaketa Aurreratuko Euskal Sarien Galan, datorren abenduaren 13an.

Zorionak Visesako guztioi, aitorpen honengatik.

Euskadi, auzolana