Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

Visesak 7 garaje salduko ditu, jabetza osoan, Aldapeta kaleko 1-3 zenbakietan (Zarautz), enkante-sistemaren bidez.

Hautatutako merkaturatze-prozesuak publizitate eta norgehiagoka printzipioak bermatuko ditu interesdunen artean.

Visesak 7 garaje salduko ditu, jabetza osoan, Aldapeta kaleko 1-3 zenbakietan (Zarautz), enkante-sistemaren bidez

Visesak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko etxebizitza publikoaren enpresa sustatzaileak, etxebizitzei atxiki gabeko 7 garaje libre salduko ditu enkante-sistemaren bidez, Zarauzko Aldapeta kaleko 1-3 zenbakietan gauzatzen ari den etxebizitza babestuen sustapenaren barruan.

Interesdunek enkantearen oinarriak kontsultatu ahal izango dituzte webgunean, beherago jasotzen den estekaren bidez.

Eskaintzak aurkezteko epea, pleguan zehaztutako ordutegiaren barruan, 2021eko maiatzaren 17tik maiatzaren 28ko 18:00ak arte egongo da irekita.

Aurkezteko lekua: Ángel María Moreno Gallego jaunaren notariotzan (Foruen Kalea 2, 1.a. Zarautz). Eskaintzak aurkezteko aurretiazko hitzordua eskatu beharko da 943 83 06 88 telefono-zenbakira deituta.

 

 

 

Eskaintzak aurkezteko epea itxita.

Notario-akta jaso ondoren, VISESA lizitatzaileekin harremanetan jarriko da, garaje-plaza bakoitzaren enkantearen emaitzaren berri emateko eta kontratuak sinatzen hasteko.

Euskadi, auzolana