Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

Koroatze berreskuratzen (II. zatia)

Koroatze proiektuak aurrera jarraitzen du, eta, atxikitako komunitateetako fatxadak eta estalkiak berritzeari esker, gero eta argiago ikusten da proiektuak auzotarren bizi kalitatean duen eragin positiboa.

Koroatze berreskuratzen (II. zatia)

Dagoeneko 19 eraikin berritu dira (211 etxebizitza) SmartEncity proiektuaren barruan, eta une honetan beste 7 daude obretan (91 etxebizitza). Azken horiek 2021. urte honetan amaitzea aurreikusten da.

Bideo bat prestatu dugu proiektuak aurrera nola egiten duen erakusteko eta Visesa, gainerako bazkideekin batera, Koroatze auzoan zer-nolako aldaketa egiten ari den ezagutarazteko. Zuen gustukoa izatea espero dugu!

Euskadi, auzolana