Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

ATZO VISESAK QUALITY INNOVATION AWARD EUSKADI 2021 SARIA JASO ZUEN SEKTORE PUBLIKOAREN KATEGORIAN

Carlos Quindós Visesako zuzendari nagusiak (Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari atxikitako sozietate publikoa), Quality Innovation Award Euskadi 2021 saria jaso zuen atzo, ESmartEnCity-Koroatze proiektuagatik, Euskalduna Jauregian (Bilbo) egindako Kudeaketa Aurreratuaren galan.

ATZO VISESAK QUALITY INNOVATION AWARD EUSKADI 2021 SARIA JASO ZUEN SEKTORE PUBLIKOAREN KATEGORIAN

Excellence Finland finlandiar erakundeak sustatutako sari hauen xedea da erakunde eta herrialde partaideen lehiakortasuna areagotzea bi faseren bidez: tokikoa eta nazioartekoa. EUSKALIT, Innobasque eta Ihoberen Patronatuko erakundeen ordezkariez eratutako epaimahai batek hautatu ditu Euskadiko faseko hautagai irabazleak. Datorren urtean Moskun egingo den nazioarteko fasean, Visesa Euskadiren ordezkari gisa lehiatuko da sektore publikoaren kategorian.

Sari honekin SmartEnCity-Koroatze proiektuan administrazioak duen zeregin berritzailea aitortu da, “eragile ordezkaria” baita birgaitzea sustatzeko; zeregin horretan birgaitze-lanen diseinu eta exekuzio egokia izapidetu, kontratatu, gainbegiratu eta kudeatzeaz gain, finantzaketaz ere arduratzen da onuradunen izenean, eta “giltza eskuan” produktua entregatzen die azkenean.

Euskadi, auzolana