Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

Visesak parte hartuko du CICA4 biltzarrean

Aurreko urteetan bezala, UPV/EHUko CAVIAR (Bizi Kalitatea Arkitekturan) ikerketa-taldeak/lantaldeak eta ERAIKUNEk (Euskadiko Eraikuntzaren Klusterra) Eraginkortasun Energetikoa eta Jasangarritasunaren inguruko Arkitektura eta Hirigintzaren Biltzar Europarra (EESAP 11) eta Eraikuntza Aurreratuen Nazioarteko Biltzarra (CICA 4) antolatu dituzte. Aurtengo gaia disrupzioa izango da.

Biltzarra abenduaren 1ean eta 2an izango da, eta, egungo egoera dela eta, aurten online egingo da.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioko sailburu Iñaki Arriolak inauguratuko du Biltzar Europarraren 11. edizioa.

Horrez gain, Ignacio de la Puertak “La intervención en la ciudad existente” (Lehendik dagoen hirian esku hartzea) hitzaldia emango du, eta Pablo García Astraínek “Modelos de éxito de Alianzas Público Privadas” (Arrakasta izan duten aliantza publiko-pribatuen ereduak) mahai-inguruan hartuko du parte.

Visesak, biltzarraren babesle gisa, sektoreko enpresen arteko B2B topaketetan hartuko du parte. Nerea Morgadok hartuko du parte 20 minutuko topaketa horietan, horretarako eskaera egin diguten enpresekin batera.

Euskadi, auzolana