Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

VISESA GAUR BERTAN HASIKO DA BOLUETAKO (BILBO)190 BOE ENTREGATZEN

Visesak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren sozietate publikoak, gaur hasiko ditu Bilboko Boluetako bigarren dorrea eskrituratzeko lanak.

VISESA GAUR BERTAN HASIKO DA BOLUETAKO (BILBO)190 BOE ENTREGATZEN

Bilboko Bolueta auzoan sustatutako babes ofizialeko 190 etxebizitza horiek martxoan entregatzea aurreikusita zegoen. Baina COVID-19 gaixotasunak eragin duen osasun-larrialdiko egoeraren ondorioz, maiatzaren bigarren hamabostaldira atzeratu zen sustapena. Horiek horrela, Visesa gaur hasiko da etxebizitzak eskrituratzen. Visesaren bezeroen eta langileen eta salerosketa-eskritura sinatzeko egintzan parte hartzen duten gainerako eragileen segurtasuna bermatzeko osasun-neurri guztiak betez egingo da prozesu hori.

Babes ofizialeko 190 etxebizitza dituen eraikin hori, bai eta babes ofizialeko eta sozialeko 171 etxebizitza dituen lehenengo dorrea ere, energiari dagokionez eraginkorrak diren eraikinen Passivhaus estandar alemaniar zorrotzaren arabera eraiki dira.

2018an, Visesak dorre hori ziurtatzen duen aitorpena jaso zuen Nazioarteko Passivhaus Biltzarraren 22. edizioan. Ziurtagiri horri esker 88 metro luze den eta 28 solairu dituen eraikin hau munduko Passivhaus eraikinik handiena bihurtu da, New Yorkeko Cornell dorrearen aurretik.

Proiektu hau mugarria da mundu mailan, eraikin pasibo bat edo ia kontsumorik gabekoa lortu baita premisa hauek betez:

  • Altuera eta tamaina handiko eraikina.
  • Tipologia: etxebizitza sozialaren erabilerarekin lortu da.
  • Eraikuntza tradizionala: ezinbestekoa zen eraikuntzako material eta teknika tradizionalak erabiltzea: hormigoia, adreilua, igeltsua eta abar.
  • Aurrekontu doitua: Eusko Jaurlaritzak BOE etxebizitzak eraikitzeko finkatutako gehieneko baremoen baitan dago.

Sustapen hori entregatuz, VISESAk kalitate-estandar handiko etxebizitza bat arrazoizko prezioan jarri du jabeen eskura eta, era berean, Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza-politikaren garapenari lagundu dio; izan ere, Etxebizitzaren 3/2015 Legean eta 2018-2020ko Etxebizitzaren Gida Planean jasotakoaren arabera, beharrizan handiena duten kolektiboen etxebizitza-beharrei erantzuna eman nahi zaie.

Euskadi, auzolana