Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

Koronabirusak sortutako kalteberatasun ekonomikoan dauden pertsonak parke publiko babestuen alokairua ordaintzetik salbuestea

COVID-19 gaixotasunaren ondorioz bizi dugun ezohiko alarma-egoeraren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Sailburuaren 2020ko martxoaren 31ko Aginduaren bidez (EHAA 2020-04-02), aldi baterako salbuespen-neurri bat hartuko du koronabirusaren ondorioz egoera ekonomiko latza bizi duten pertsonentzat.

Koronabirusak sortutako kalteberatasun ekonomikoan dauden pertsonak parke publiko babestuen alokairua ordaintzetik salbuestea

Nor hartzen du eraginpean?

Osasun-emergentziak eragindako krisialdiaren ondorioz langabezian geratzen diren pertsona guztiak edo, langile autonomoak edo enpresaburuak izanik, diru-sarreren galera edo salmenten beherakada nabarmena —% 40 edo handiagoa— jasaten dutenak.

Ondorio horietarako, alokairu-errentak familia-unitateko kide guztiek jasotzen dituzten diru-sarrera garbiak baino % 30 handiagoa izan beharko du.

 

Jardunaldia

Neurria apirileko eta maiatzeko alokairuei aplikatuko zaie eta, alarma-egoera luzatuz gero, ekainera hedatuko da.

 

Noiz jarriko da abian?

2020ko apirilaren 3an, hau da, Sailburuaren Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean, eta 2020ko maiatzaren 31ra arte egongo da indarrean.

 

Nola tramitatzen da?

Alokairuaren ordainketaren salbuespena maizterrak eskatu beharko du. Horretarako, eskabidea aurkeztuko beharko duzu , kalteberatasun-egoera (langabezia, jarduera utzi behar izana eta abar) egiaztatzen duten dokumentuekin batera.

Prestazioak kudeatzen dituen erakundeak emandako ziurtagiriak egiaztatuko du langabezia-egoera. Bertan agertuko da langabeziaren ondoriozko prestazioen edo sorospenen kontzeptupean jasotako hileko zenbatekoa. Langile autonomoek jarduera utzi behar izanaren kasuan, ezinbestekoa izango da foru-ogasun eskudunak edo, hala badagokio, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak emandako ziurtagiria aurkeztea.

Maizterraren erantzukizunpeko adierazpena ere aurkeztuko da (horrekin ziurtatuko du behar besteko baliabiderik ez duen pertsonatzat hartzeko eskatutako baldintzak betetzen dituela).

Aipatutako eskaera, dagokion lurralde-bulegoko helbide elektronikora bidaliko da, erantzukizunpeko adierazpen sinatuarekin batera:

VISESAtik herritar guztiei helarazi nahi diegu egoera zail honi aurre egiteko gure borondaterik onena.

 

Euskadi, auzolana