Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

KOROATZE AUZOKO SMARTENCITY PROIEKTUAK AURRERA JARRAITZEN DU

  • Eulogio Serdán kaleko 4.aren ekialdeko buru-horma hartuko duen horma-irudiaren lanak hasten dira. Verónica Werkmeister muralgileak Gasteizko IDArte zentroko ikasleekin eta Eulogio Serdán kaleko 4 zenbakian bizi diren herritarrekin elkarlanean egindako lanaren emaitza izan da diseinua.
  • Gasteizko Udala eta EEE bero-sarea egiten hasi dira.

KOROATZE AUZOKO SMARTENCITY PROIEKTUAK AURRERA JARRAITZEN DU

Uztailean Visesak, Gasteizko Udalak, EEEk eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako Koroatze auzoaren birgaitze energetikorako proiektuak urrats garrantzitsuak ematen jarraitzen du bere garapenean.

Uztailaren 6an hasi zen Visesa Eulogio Serdán kaleko 4. zenbakiko ekialdeko buru-horma okupatuko duen horma-irudia egiten.

Horma-irudi hori diseinatzeko partaidetza-prozesu bat egin da eta joan den otsailean aurkeztu zen Krea Eraikinean. Verónica Werkmeister muralgilearen zuzendaritzapean eta IDArte, Euskadiko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolako zuzendaritza akademikoarekin koordinatuta, hiru Master Class eman zaizkie hilabete hauetan Ilustrazioko 2. mailako ikasleei, eta horien emaitza izan da muralaren lehen zirriborroa.

Hilabete batzuk lanean eman ondoren Eulogio Serdán kaleko 4 zenbakiko bizilagunei zirriborroaren proposamena aurkeztu zitzaien eta harrera ona izan zuen horien artean, eta euren ekarpenak jaso ondoren azken diseinua doitu zen. Diseinu honen ardatza pertsonak eta egungo eta etorkizuneko bizi-kalitatea hobetzea da, horixe baita SmartEncity proiektuaren eta Visesaren helburua.

Era berean, Visesa, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko sozietate publikoa, proiektuari atxikitako erkidegoetako inguratzaileen birgaitze energetikoaren buru da. SmartenCity proiektuaren funtsezko alderdia da, energia-eskaria murrizteko eta etxebizitzen erosotasuna hobetzeko. Gaur egun 9 obra daude martxan (Aldabe 10, 12, 16 eta 26, Badaia 5 eta 7, Koroatze auzoa 3 eta Manuel Díaz de Arcaya 2 eta 5) eta amaitu diren 8 obrei gehituko zaizkie (Eulogio Serdán 4 eta 8, Aldabe 5 eta 7, Badaia 8, Koroatze auzoa 6, Manuel Díaz de Arcaya 12 eta Pasaje Eulogio Serdán 4). Uda honetan, gainera, 5 atari gehiagotako obrak hasiko dira: Aldabe 3 eta 19ko jabekideen erkidegoak, Cercas Bajas 35 eta Jesusen Zerbitzariak 43 eta 45. Horiek guztiek bizi-kalitatea hobetuko dute, konfort termikoari dagokionez, eraikinak birgaituz.

Beste alde batetik, Giroa, Gasteizko Udalaren enpresa esleipendunak, astelehen honetan hasi ditu Koroatze auzoan bero sarea egiteko lanak. Galdara-gela Aldabe gizarte-etxearen atzealdean dago eta biomasa erabiliko du energia termikoa (ur beroa) ekoizteko erregai nagusi gisa. Energia termikoa bide publikoko espaloietatik bideratuko da eraikinetako hartuneetaraino, hala eskatzen duten etxebizitzei ur bero sanitarioa eta berokuntza emateko.

Auzoko bero-sare horrek onura handiak ditu herritar guztientzat; izan ere, energia-kontsumoa murriztu egiten da auzo-galdara eraginkorrago bat erabiliz, atmosferara isuritako CO2 emisioak murriztuz, energia-iturri berriztagarriak erabiliz eta erregai fosilekiko kanpo-mendekotasun energetikoa murriztuz, eta baliabide propioei balioa ematen zaie Gasteiztik gertuko basoen ustiapen jasangarrietatik eratorritako baso-biomasaren erabilerarekin.

Euskadi, auzolana