Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

KOROATZE AUZOKO EULOGIO SERDAN 4KO (VITORIA-GASTEIZ) HORMA-IRUDIA DISEINATZEKO PROIEKTU PARTE-HARTZAILEA AURKEZTU DA

Argitalpen-data: 

Gaur bertan Krea eraikinean aurkeztu da Eulogio Serdan 4ko ekialdeko buruhorman (Koroatze auzoan) irudikatuko den horma-irudia diseinatzeko prozesua, parte-hartze izaera izango duena.

KOROATZE AUZOKO EULOGIO SERDAN 4KO (VITORIA-GASTEIZ) HORMA-IRUDIA DISEINATZEKO PROIEKTU PARTE-HARTZAILEA AURKEZTU DA

Smartencity birgaikuntza energetikoaren proiektu europarraren esparruan kokatzen den proiektu honetan Verónica Werckmeister artistak IDArteko ikasleekin batera lan egingo du.

VISESAren eskutik egingo da proiektua eta, horri esker, horma-irudi bat irudikatuko da udan Gasteizko Eulogio Serdan kaleko 4. zenbakiko fatxadan.

Verónica Werckmeisterren zuzendaritzapean eta IDArteko zuzendaritza akademikoarekin koordinatuz, otsailean eta martxoan hiru master class jasoko dituzte Ilustrazioko bigarren mailako ikasleek. Horrela, Eulogio Serdan 4ko horma-irudiaren lehenengo zirriborroa egingo dute. Zirriborro horretatik abiatuta, Verónica Werkmeisterrek azken diseinua egingo du, Koroatze auzoaren erdialdean kokatutako fatxadan ikusi ahalko duguna.

Hona hemen prozesu honetan murgilduta dauden eragileak: VISESA, Eulogio Serdan 4ko jabeen erkidegoa, Verónica Werckmeister artista, Vitoria-Gasteizko Udala, Errota Zaharra Auzotarren Elkartea eta Euskadiko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola.

Euskadi, auzolana