Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

GETXOKO UDALAK ETA VISESAK ITURRIBARRI ESPARRUKO LANKIDETZA-HITZARMENAREN ALDAKETA SINATU DUTE

Visesak, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko sozietate publikoak, alokairu-araubideko 149 etxebizitza sustatuko ditu esparru horretan.

GETXOKO UDALAK ETA VISESAK ITURRIBARRI ESPARRUKO LANKIDETZA-HITZARMENAREN ALDAKETA SINATU DUTE

Atzo, 2020ko azaroaren 19an, Getxoko alkate Amaia Aguirrek eta Visesako zuzendari nagusi Carlos Quindósek Getxoko 24.2 – Iturribarri Exekuzio Unitateko lankidetza-hitzarmenaren aldaketa sinatu zuten. Visesak alokairuko 91 gizarte-etxebizitza eta alokairuko 58 BOE sustatuko ditu esparru horretan, eta horiek guztiak Etxebizitza Sailburuordetzaren mendeko Alokabide erakundeak kudeatuko ditu.

Sinatze horren bidez, aldatu egingo da bi erakundeek 2017ko azaroaren 2an sinatutako hitzarmena, eta ezartzen da baimena ematen dela etxebizitzak Eusko Jaurlaritzari edo Alokabide sozietate publikoari saltzeko, jabetza osoan (aurreko hitzarmenean azalera-eskubidearekin eskualdatzeko aukera jasotzen zen). Etxebizitza horiek gizarte-alokairuko araubidean sailkatuko dira modu iraunkorrean.

Euskadi, auzolana