Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

"GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN" - VISESAk EUSKARALDIAN PARTE HARTUKO DU.

Euskaraldia, "GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN" lelopean, 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskal Autonomia Erkidego osoan.

"GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN" - VISESAk EUSKARALDIAN PARTE HARTUKO DU.

Arigunea da taldeko proposamen berria 2020. urterako. Visesak 18 ariguneri eman die alta.

Euskaraldia gizarte-jarduna da, eta gizarte-gune guztietan hedatzen da. Haren helburua da euskara ulertzen duten pertsonen hizkuntza-ohiturak aldatzea. 2020an, ekimena azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean gauzatuko da. Euskara gehiago erabil dadin sustatzea du xede eta, horretarako, herritarren hizkuntza-ohiturak aldatu nahi ditu (euskara gehiago erabiltzea, pertsona gehiagorekin eta une gehiagotan).

Aurten, ahobizi edo belarriprest rolen bitartez banaka parte hartu ahal izateaz gain, Arigune izenekoez baliaturik, taldean ere parte har daiteke. Kokapen horietan, euskaraz komunikatzeko aukera etengabe bermatuta dago, bai enpresaren barruan (barne ariguneak), bai erakundeak herritarrekin dituen harremanetan (kanpo ariguneak).

Ildo horri eutsiz, Visesa, erakunde gisa, eta bertan diharduten pertsonak benetan inplikatu dira ekimena abian jarri zenetik. Horren lekuko, aurten 17 pertsonak parte hartu nahi izan dute ahobizi modura eta 3k belarriprest rolean. Era berean, guztira 18 arigune eratu dira, 14 barnekoak (12 Araban, bulego nagusiak dauden kokagunean, 1 Bizkaian eta 1 Gipuzkoan), eta 4 kanpokoak (2 Araban, 1 Bizkaian eta 1 Gipuzkoan).

Bestalde, Visesak, Arabako Euskara Batzordearekin batera, ekimen bat jarri zuen abian, eta horren bidez, Euskaraldia babesteko bideo bat grabatu zuten.

Euskadi, auzolana