Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

"ENTZUNEZ GERO, IKUSIKO DUZU" - EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO KANPAINA.

Astelehenean (azaroak 9), Emakundek "Entzunez gero, ikusiko duzu" kanpaina aurkeztu zuen. Kanpaina hori azaroaren 25aren harira diseinatu da, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta.

"ENTZUNEZ GERO, IKUSIKO DUZU" - EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO KANPAINA.

Emakunde eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila izan dira sustatzaileak.

Ez da ohiko kanpaina; Emakundek 55 eta 79 urte arteko hainbat emakumerekin egin duen lan-prozesu baten emaitza da. Emakume horiek guztiek hainbat urtez jasan duten indarkeriaren benetako lekukotzak eman dituzte.

Emakumeak dira kanpainaren protagonista, eta mezuaren helburua da emakume horien ikusezintasuna desagerraraztea eta gizarteari dei egitea, halako egoeren aurrean adi egon dadin.

Kanpaina horren helburua da gizartea sentsibilizatzea adineko emakumeen aurkako indarkeriari buruz, bereziki kalteberak direlako eta ikusezintasun ikaragarria jasaten dutelako. Horrez gain, kanpainaren bidez, kasuak detektatzen lagundu nahi da eta adineko emakumeei erraztasunak eman nahi zaizkie baliabide espezializatuak erabil ditzaten. 

Visesak babesa eman nahi dio sentsibilizazio-lan horri, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazi ahal izateko. Horretarako, “Entzunez gero, ikusiko duzu” kanpaina zabaltzen lagunduko du, erakundearen barruan eta bertatik kanpo.

 

Euskadi, auzolana