Gaur, 2020ko uztailaren 28a, Gasteizko Koroatze auzuneak bere horma-irudi berria du Eulogio Serdan kaleko 4. zenbakian, SmartEnCity energia birgaitzeko Europako proiektuaren barruan.
VISESAren eskutik egindako proiektu honetan, Eulogio Serdan 4 zenbakiko bizilagunek, Veronica Werkmeister muralgileak eta IDArte Euskadiko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolako ikasleek parte hartu dute.
Veronica Werkmeisterren zuzendaritzapean eta IDArteko zuzendaritza akademikoarekin koordinatuta, otsailean eta martxoan hiru Master Class eman zitzaizkien Ilustrazioko 2. mailako ikasleei. Muralaren lehen zirriborro bat eman zuten, eta hortik aurrera, Veronica Werkmeister muralgileak bizilagunekin kolaboratu zuen, jada ikus daitekeen azken diseinua izan arte.
Diseinua 4 ideiatan oinarritzen da: auzoan kokatzen zen Errota Zaharra, sokaginen eremuari erreferentzia egiten dioten sokak, SmartEnCity elkarlaneko proiektu partekatua irudikatzen duen besarkada eta ekimen honen ondoren etorkizun hobeari erreferentzia egiten dion gazteen irudikapena.