Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

BIM SPEED-EN HIRUGARREN BATZAR NAGUSIA. ERAIKINEN BIRGAIKUNTZAREN ERAGINKORTASUNA HOBETZEKO PROIEKTUA

BIM-SPEED Project proiektuaren 18. hilabetera iritsi gara. Proiektu hori 2018ko azaroan hasi zen eta Europako Batzordeak finantzatuta dago H2020ren bidez, eta bertan Visesak beste 21 kiderekin lankidetzan jardungo du 4 urtez. Koordinazio orokorra Berlingo TUB (Technische Universitt Berlin) unibertsitatearen esku dago.

BIM SPEED-EN HIRUGARREN BATZAR NAGUSIA. ERAIKINEN BIRGAIKUNTZAREN ERAGINKORTASUNA HOBETZEKO PROIEKTUA

Helburua Europan eraikinen birgaikuntzaren eraginkortasuna hobetzea da, eraikinak birgaitzeko proiektuen bizi-ziklo osorako informazio integratua duen datu-basea eskainiz: batetik, lehendik dagoen eraikinari eta haren berrikuntzei buruzko hasierako informazioa biltzen da eta, bestetik, birgaitze bat amaitu ondoren eraikinaren azken errendimendua neurtzen da.

BIM tresnak garatuta daude jada, baina BEM (Building Energy modelling) erara jauzia egitea ez hainbeste. Hori da BIM-SPEED proiektuaren erronka, lehendik dauden tresnak biltzeko plataforma bat sortzeaz gain, sektoreko eragileen artean tresna horien erabilera erraztea.

Visesaren parte-hartze nagusia DEMO-SITE bat ematean datza, birgaitzearen benetako kasua, proiektuan zehar garatzen diren tresnak, erabilerak eta metodoak haren gainean aplikatzeko erabil daitekeena; halaber, gure ataza da errehabilitazioen sustatzailearen ikuspuntutik tresnen beharrak eta zehaztapenak definitzea. Aukeratutako erkidegoak Koroatze auzokoak dira eta SmartEnCity proiektuan sartuta daude: Aldabe 26 eta Manuel Díaz de Arcaya 5.

Orain arte, BIM metodologia erabiliz bi erkidegoen egungo egoeraren eta egoera eraberrituaren eredu geometrikoak garatu dira, eta BEM ereduak aztertzen ari dira. Uda baino lehen hasiko dira birgaitze energetikoko obrak, eta horien jarraipena proiektuan ezarritako jarraibideei jarraituz egingo da.

Proiektuaren bi euskal bazkideek, LKSk eta VISESAk, maiatzaren 6an eta 7an hirugarren Batzar Orokorra antolatu behar zuten Bilbon, baina COVID-19aren ondorioz Gobernu Zentralak hartutako neurrien ondorioz, batzarra modu birtualean egiten ari dira bazkide guztien artean.

Bilera hori funtsezkoa da Visesarentzat; izan ere, BIM-SPEED proiektuari lotutako bi eraikinen birgaitze energetikorako obrak hasi dira, BIM Teknologia obraren kontrolerako eta jarraipenerako erabiltzen dela frogatzeko.

Euskadi, auzolana