Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

BIM Speed-ek 5. batzar orokorra egin du

2020ko azaroaren 18an eta 19an, BIM Speed Europako Proiektuko bazkideak (horien artean, Visesa), modu ez-presentzialean bildu ziren, 5. ohiko batzar orokorra egiteko.

BIM Speed-ek 5. batzar orokorra egin du

Egungo osasun-egoera aintzat hartuta, hasiera batean Bilbon egingo zen bilkura telematikoki egin zen azkenean. Eragozpenak gorabehera, bilkura erabat funtzionala eta guztiz aberasgarria izan zen.

Landu beharreko gaien artean, proiektu erakusleak egunean jartzea zegoen. Horien artean daude Aldabe 26 eta Manuel Díaz de Arcaya 5 helbideetako birgaitzeak, Visesak SmartEncity Europako Proiektuaren esparruan gauzatutakoak, zeinetan BIM Speed esparruan garatutako BIM metodologia aplikatzen ari den.

Halaber, BIM Speed plataformaren aurrerapenak aurkeztu ziren, eta Berrikuntza Hitzaldien (Innovation Pitch) lehiaketa tradizionala ere egin zen. Ekimen horretan, lan-paketeetako bazkide arduradunak “lehiatu egiten dira” beren eragin-esparruko aurrerapen berritzaileenak aurkezteko, modu labur eta entretenigarrian, eta aurkezpenik onena egiten duenari sari sinboliko bat ematen zaio. Zalantzarik gabe, proiektuko aurrerapenen berri emateko modu atsegina eta dibertigarria da!

Batzarraren bigarren egunean, ustiaketa- eta negozio-planak jorratu ziren, baita hainbat artikulu tekniko eragin dituzten barreiadura- eta komunikazio-estrategiak ere.

Proiektuaren aurrerapenari dagokionez, gaur egun galdetegi bat egiten ari zaie sektoreko eragileei, proiektuaren heldutasun-maila ebaluatzeko, BIM metodologiari lotuta. (Hemen dago eskuragarri galdetegia).

Era berean, epe ertainera, sektore osoaren esku jarri nahi da, BIM Speed plataformaren bidez, BIM tresna irekien bilduma bat, enpresek BIM metodologia errazago aplikatu ahal izan dezaten edozein eraikuntza- edo birgaitze-proiektu baten fase guztietan.

Euskadi, auzolana